Gotzon Aranbururen argazkia •
Urretxuko Udalak “eskerrik beroenak” eman dizkie San Martin auzoko bizilagunei, “beste urte batez beraien ilusio eta lanari esker izan dugulako San Martin egunaz gozatzeko aukera ederra”. Musikariei ere atzoko jarduna eskertu diete.
Esan dutenez, atzo arratsalodean “giro paregabea” izan zen Gernikako Arbola plazan. Haurrentzako jolasetan 247 haurrek hartu zuten parte. txokolatea amaitu egin zitzaien. Pintxoetan banatu zuten buzkantza ere amaitu egin zela jakinarazi dute. Bi urdaiazpikoren zozketan 1.413 euro bildu zituzten, Nagarotera (Nikaragua) bidaliko dituztenak, bertako haur eta amak txaboletatik ateratzen laguntzeko.
Zozketan saritutako zenbakiak 2355 eta 0612 dira. Sarituak kultur etxetik pasa daitezke sariak jasotzea (Urdaiazpikoa eta Nagaroteri buruzko liburu bat) azaroaren 18ko 12:00ak arte.