Gaur arratsaldean Mingainluze jolasaren aurre-kanporaketak egin dituzte Urretxuko labeaga aretoan. Urretxuko eta Zumarragako bertso eskolak antolatu du lehiaketa, eta herriko 156 haurrek eman dute bertan izena. ETBko Mihiluze saioan oinarrituta dago. 3 pertsonako taldeak osatu dituzte lehiakideek, eta Gorka Azkarate aurkezlearen galderei erantzun behar izan diete. Bihar arratsaldean, 17:30ean ere, aurrekanporaketa gehiago egingo dituzte, leku berean.