Tartalo txikia Ataunen, goizean
Atzo San Martin eguna ospatu zen Goierriko herri askotan, eta gaur, hauetariko batzuetan, jai giroak bere horretan segiko du. Zegamaren, Ataunen, Aramaren eta Gaintzaren kasua da hau. Zegaman, esaterako, Aizkorri eta Urbiako Artzainen Arteko XIII. Gazta Lehiaketa eta Herriko Abereen Lehiaketa hasi dituzte goiz goizetik, San Martin azokaren barruan. Eguraldiak lagunduta, goierritar asko bati dira goizean zehar Zegamako kaleetan. Artisau produktuen azoka edota La Seu D’Urgellen (Katalunia) XVII. Pirinioetako Artisau Gazteen Lehiaketako gazta sarituen txokoa ere badira gaur Zegaman, halakoetan falta ez diren dastaketekin batera.
Ataunen, San Martin auzoko festak ospatzen ari dira. Gaurkoa haurren eguna da, eta horrez gain mozorrotuena ere bai. Gaurtik biharrerako goizaldean banatuko dituzte sariak; haurrek eguerdian dute aurpegiak margotzeko aukera, plazan, baita zurezko gailuekin jolasean aritzeko, marrazkiak egiteko edota Ataungo mapa osatzeko ere.
Araman, goizean Gorritiren animaliekin jolasean aritu eta gero, eguerdian gaztetxoenek bazkaria egin dute, gurasorik gabe.
Urretxun eta Zumarragan, azkenik, San Martin bazkaria egin dute gaztetxean. Urtero bezala, hamarka gazte bildu dira bertan, babarrunak jatera.
-
-
Guztia prest dago Aizkorri eta Urbiako Artzainen Arteko XIII. Gazta Lehiaketarako
-
-
-
Animalia gazteak ere baziren, ikusle gazteentzat.
-
-
-
-
Zegaman, atabalari bat kalejirara bidean
-
-
Zegama
-
-
Zegaman, animaliez eta gazta lehiaketaz gain, bestelako postuak ere baziren goizean.
-
-
Ataunen umeen eta mozorroen eguna da gaurkoa
-
-
Gaizto itxurako tartalo txikiak danbateko ederrak banatu ditu
-
-
-
-
Araman, haurren bazkaria
-
-
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean San Martin bazkaria egin dute gaur
-
-
Araman “herri txikia bai, baina eskasa ez!” leloa erabili dute festetarako
-
-
Doraemon katu kosmikoaz mozorrotutako ume bat, Ataunen