Sustraiez Blai jaialdia ospatzen ari dira Ordizian
Munduko musiken jaialdia ospatzen ari dira Ordizian. Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez antolatu dute Sustraiez Blai jaialdia. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak aritu dira dira Garagartza plazan. bideoan ikus daiteke emanaldi hori. Plaza jendez beteta zegoen.
Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi taldea, rumba katalana egiten duten Samueliko y los Guailers, eta Bombino, bluesman tuarega dira aurtengo gonbidatuak.