Inoxcrako eta Caja Ruraleko txirrindulariak garaile Amorebietako ziklo krosean
Mayora eta Aldanondo helmugara iristen Inoxcra-Beasain eta Caja Rural txirrindulari taldeetako txirrindulariek hainbat garaipen lortu dituzte Amorebietan (Bizkaian) egin den ziklo kros proban. Kadeteen mailan, Inoxcra-Beasain taldeko Daniel Mayora o...
Inoxcra-Beasain eta Caja Rural txirrindulari taldeetako txirrindulariek hainbat garaipen lortu dituzte Amorebietan (Bizkaian) egin den ziklo kros proban. Kadeteen mailan, Inoxcra-Beasain taldeko Daniel Mayora ormaiztegiarrak lortu zuen garaipena. Helmugara Patxi Aldanondori eskutik helduta iritsi zen Mayora, eta sailkapenean ormaiztegiarra lehen postuan geratu zen eta Aldanondo bigarren.
Talde beasaindarretik Mikel Paredes, Unai Aranburu eta Andoni Elorza ere izan ziren Amorebietan. Ziklo krosean aritzen diren lehen urtea dute hiru txirrindulariek, eta oraindik ohitzen ari direla adierazi dute Inoxcra-Beasaindik. Hala ere, bizkaiko proban taldekako garaipena lortu du Inoxcra-Beasainek.
Pello Olaberria garaile gazteetan
Gazteen mailan, berriz, Caja Rural taldeko Pello Olaberriak erraz irabazi zuen proba, taldeko arduradunek jakinarazi dutenez. Xabat Aranburu taldekidea bederatzigarren sailkatu zen, eta Eriko Mujika hamaikagarren. Gazteen mailan taldekako garaipena Caja Rural talderentzat izan zen.