CAFen izan dira Brasilgo agintariak
Brasilgo agintariak CAFen Beasaingo lantegian izan dira eguerdian, tren ekoizleak Brasilen duen ordezkariarekin bilera egiteko. Mario Montenegro Brasilgo Hirietako ministroak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuak goize...
Brasilgo agintariak CAFen Beasaingo lantegian izan dira eguerdian, tren ekoizleak Brasilen duen ordezkariarekin bilera egiteko. Mario Montenegro Brasilgo Hirietako ministroak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuak goizean Gasteizen lankidetza akordioa sinatu ondoren iritsi dira Beasaina, bertan, CAFek Brasilen dituen instalakuntzen berri emateko. Bileraren ondoren, lantegietan izan dira bisitan.
Brasilgo Gobernuak Salvador De Bahian metroko sarea handitu nahi du, 2014an egingo den Munduko Futbol Txapelketa egingo baita Brasilen. Brasildarrek datorren urtean jarri nahi dute martxan metroa, txapelketa iristen denerako arazorik gabe funtziona dezan.