Estanda Ordiziak bihar ekingo dio berriz ligari
Ia hilabeteko etenaren ondoren, Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bihar ekingo dio berriz ligari. Kantabriako Guarnizo taldea hartuko du Majorin, 18:15ean. Ordiziako taldea bigarrena da sailkapenean, Viaxes Amarelle liderrarekin puntutan berdinduta. Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, Estanda Ordiziak puntuak lortu beharra dauzka igoera fasea jokatzeko aukerari eusteko. Izan ere, jardunaldi askotan lider joan eta gero, Eguberri aurreko partidetan ez du emaitza onik lortu, eta Amarelleko galiziarrak pare-parean jarri zaizkie ordiziarrei. “Etxeko puntuak etxean gelditu behar dira, ezin ditugu galdu. Urte bukaera ez zen ona izan, eta ea urte berriari hasiera ona ematen diogun. Zaleei Majorira joateko deia egin nahi nieke”.
Ia hilabeteko etenaren ondoren, Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bihar ekingo dio berriz ligari. Kantabriako Guarnizo taldea hartuko du Majorin, 18:15ean. Ordiziako taldea bigarrena da sailkapenean, Viaxes Amarelle liderrarekin puntutan berdinduta.
Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, Estanda Ordiziak puntuak lortu beharra dauzka igoera fasea jokatzeko aukerari eusteko. Izan ere, jardunaldi askotan lider joan eta gero, Eguberri aurreko partidetan ez du emaitza onik lortu, eta Amarelleko galiziarrak pare-parean jarri zaizkie ordiziarrei. “Etxeko puntuak etxean gelditu behar dira, ezin ditugu galdu. Urte bukaera ez zen ona izan, eta ea urte berriari hasiera ona ematen diogun. Zaleei Majorira joateko deia egin nahi nieke”.