Olaberriko zirkuituaren ardura Gipuzkoa Motorsport-ek hartu du
Olaberriko automobilismo zirkuitoa Gipuzkoa Motorsport-enpresak kudeatuko du aurrerantzean. Enpresa honek karting-nean eskaintzen diren zerbitzuak dibertsifikatu eta motorraren eta lehiaren munduko giroan murgiltzeko helburua du. Enpresa berriak zirkuitua itxuraldatu eta kudeaketa berregituraretzeko asmoa dauka.
Zirkuituaren barruan lehiako karting departamendua Kartingproductos enpresak kudeatuko du. Enpresa honek aurretik ere esperientzia zabala du kart-en munduan. Enpresa honek kart-en munduan eskarmentua duten pilotoentzat, nahiz mundu honetan sartu berriak direnentzat hainbat zerbitzu eskainiko ditu. Konpetizioari begirako aholkularitza eta maila ezberdinetarako hezkuntza programakere eskainiko ditu besteak beste.
Zerbitzu berriak eskainiko dira
Zirkuituaren kudeaketa eta bertan sortu daitezkeen ekimenak hobetzeko zirkuituan dagoen kafetegia, zirkuituan ibili ahal izateko ordutegia, prezioak eta bazkide berriei eskainko zaizkien aukerak aztertu dituzte.
Kafetegiari dagokionean, hemendik aurrera, asteburuetan goizeko 8:30etan irekiko ditu ateak. Bertan, gosariak, pintxoak eta eguneroko menauk eskainiko dira.
Karting-ean alokatutako ibilgailuetan ibltzeko ordutegia orain arteko berdina izango da martxoaren 31ra arte. Kart-etan ibiltzeko aukera ostegunetatik igandeetara goiz eta arratsaldez eskainiko da.
Konpetiziorako pistaren alokairuko ordutegia ordea, zabaldu egingo da. Honela pilotuek entrenamenduei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aukera izango dute Olaberriko zirkuituan.
Kasu honetan pistan ibiltzeko aukera larunbat eta igandeetan izango da goizeko 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 14:00etatik 16:30etara.
Prezioei dagokionean, kart-en alokairuko prezioa 16 eurokoa izango da infantilek egun osoan ibili nahi badute edo seniorrek egun erdiz ibili nahi badute. Seniorrek egun osoz ibili nahi badute berriz, 30 euro ordaindu beharko dituzte.
Olaberriko zirkuituan Gipuzkoako potentzia handieneko karrak erabiltzeko aukera eskainiko zaio erabiltzaileari. 200 edo 390 zentimetro kubikoko karretan ibiltzeko aukera eskainiko da.
Lehenengo motako kart-etan ibiltzeko 9 eurotik aurrerako ordaindu beharko da, bigarrenen kasuan berriz, 13 eurotik aurrera. Gaztetxoentzako Pony kart-etan ibiltzeko aukera ere badago 8 euroren truke.
Olaberriko zirkuituko bazkide egiteko aukera ere zabalik dago, bazkide txartelak 2012. urteari dagokionak izango dira eta urtez urte berritu beharko dira.
Bi bazkidetza mota ezberdin egiteko aukera eskainiko da. Pilotu afizionatuentzat bat eta pilotu profesionalentzat bestea.
Pilotu afizionatuek hilero 10 euroko kuota ordaindu beharko dute. Honela pistaren alokairuan %20ko deskontua izango dute eta Kartingproductos -ek antolatutako konpetizioari lotutako hezkuntza programetan %15ekoa.
Pilotu profesionalek hilero 50 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkide hauek pistaren alokairua doan izango dute eta Kartingproductos enpresak emandako hezkuntza programetan %25 eko deskontua. izango dute.
Olaberriko zirkuituan urte osorako egutegia prestatzen ari dira motor zaletuei esperientzia erakargarrienak eskaintzeko asmotan. Motorzaleek zirkuituaren inguruan dituzten iradokizunak jasotzeko ere helbide elektroniko bat jarri dute eskugaragarri: info@gipuzkoamotorsport.com Zirkuituko web orrialdean ere egingo dituzten ekintzen berri ematen joando dira.