Antioko ermita. M.L
Antioko Lagunen elkarteak Zumarragako baselizak iaz jasotako bisitarien kopuruaren berri eman du. 49.820 bisita izan zituen ermitak. Horietatik, 2.600 ziklo musikaletara joan zirenak dira. 30.152 Urretxu, Zumarraga eta inguruetatik debozioak bultzatuta joandako bisitari gisa zenbatutakoak dira. 17.068 kanpotik etorritako turistak.
Elkarteko kideek bisitariak zenbatzeko ardura hartzen dute, eta, urtea amaitzean, datuak ematen dizkiete udalari eta turismo eragileei. Zenbaketa “modu pertsonalizatuan” egiten dutela dio Jose Roman Urkiola Antioko Lagunen kideak. Iazko datuekin alderatuta, igo egin da turista kopurua; iaz, 13.400 turista zenbatu zituzten.