Hondakinen %80-a baietz birziklatu!
Urte Berria aukera ona da asmo berriei ekiteko edo zaharrak berritzeko: ariketa fisikoa egin, lasaiago bizi, hizkuntzak ikasi, dieta hobetu… Eta ingurumenari buruz zer? Krisi finantziero-ekonomikoa arazo nagusia dela etengabe errepikatzen zaigun arren, horren azpian Ingurumen krisi larria bizi dugula gogoratu behar dugu, gure ekoizpen eta kontsumo sistema gehienbat natur baliabideen zarrastelkerian eta hondakinen etengabeko sorkuntzan baitatza. Horregatik behar beharrezkoa zaigu hondakinen birziklaketa handitzea eta hori ere urteko helburutzat har dezakegu. Hondakinen berziklaketaren aldeko adostasun zabala Jadanik pauso batzuk eman dira hondakinen birziklapenari begira bilketa selektiboaren bidez, baina herritar gehiagok parte hartu behar du bilketa selektiboan eta material ezberdinak bilduz, posible delako eta ekonomikoa delako, oraindik orain alperrik material gehiegi galtzen dugu eta. Are gehiago inor birziklaketaren aurka ez dagoenean, ez alderdi politiko, ez erakunde, ez elkarte, guztiok hondakinen birziklaketaren alde azaltzen baikara. Horrela, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken ekobarometro sozialaren arabera, herritarren %74a prest dago hondakinak sailkatzeko. Kopuru altua zalantzarik gabe. Eta Goierrin zer? Sasieta mankomunitatearen datuen arabera, 2010ean sortutako hiri hondakinen %34a besterik ez zen birziklatzeko bildu, eta orain 10 urte %19a bildu bazen, ez dirudi hainbeste aurreratu dugunik. Amaiatu berri dugun 2011ko birziklaketaren datuak hobeak izango dira, materia organikoaren bilketa ia Goierriko herri guztietara zabaldu, eta hainbat herritan [...]
Urte Berria aukera ona da asmo berriei ekiteko edo zaharrak berritzeko: ariketa fisikoa egin, lasaiago bizi, hizkuntzak ikasi, dieta hobetu… Eta ingurumenari buruz zer? Krisi finantziero-ekonomikoa arazo nagusia dela etengabe errepikatzen zaigun arren, horren azpian Ingurumen krisi larria bizi dugula gogoratu behar dugu, gure ekoizpen eta kontsumo sistema gehienbat natur baliabideen zarrastelkerian eta hondakinen etengabeko sorkuntzan baitatza. Horregatik behar beharrezkoa zaigu hondakinen birziklaketa handitzea eta hori ere urteko helburutzat har dezakegu.
Hondakinen berziklaketaren aldeko adostasun zabala
Jadanik pauso batzuk eman dira hondakinen birziklapenari begira bilketa selektiboaren bidez, baina herritar gehiagok parte hartu behar du bilketa selektiboan eta material ezberdinak bilduz, posible delako eta ekonomikoa delako, oraindik orain alperrik material gehiegi galtzen dugu eta. Are gehiago inor birziklaketaren aurka ez dagoenean, ez alderdi politiko, ez erakunde, ez elkarte, guztiok hondakinen birziklaketaren alde azaltzen baikara. Horrela, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken ekobarometro sozialaren arabera, herritarren %74a prest dago hondakinak sailkatzeko. Kopuru altua zalantzarik gabe.
Eta Goierrin zer?
Sasieta mankomunitatearen datuen arabera, 2010ean sortutako hiri hondakinen %34a besterik ez zen birziklatzeko bildu, eta orain 10 urte %19a bildu bazen, ez dirudi hainbeste aurreratu dugunik. Amaiatu berri dugun 2011ko birziklaketaren datuak hobeak izango dira, materia organikoaren bilketa ia Goierriko herri guztietara zabaldu, eta hainbat herritan bilketa horretara familien erdiak izena eman duelako, baina halere nahikoa al da? Nola lortu herritar gehiagok zaborraren bilketa selektiboan parte hartzea? Gipuzkoan bertan badira beste herri batzuk atez ateko sistemaren bidez, % 80tik gorako materia birziklatzera biltzen dutenak: Usurbil, Oiartzun, Hernani, Antzuola…
Itsasondon hondakinen bilketa selektiborako sistema berria eta arrakastatsua
Halaber Goierrin bertan badugu hondakinak bereizteko sistema berri bat, mistoa, Itsasondon hain zuzen. Bertan, edukinontziak mantentzen dira, birziklatzeko ez den zaborraren betiko edukinontzia izan ezik eta horren ordez, familia bakoitzak ontzi grisa du, errefusa den zaborra astean behin biltzeko, salbuespen batekin, haur eta adinekoen fardelak. PartaiÂdetza prozesu baten ondoren eta sistema martxan jarri zenetik bost hilabetera, jadanik birziklatzeko biltzen dena %92ra iritsi da, familien %70ak parte hartuz. Gainera sistema berriaren bidez, gaikako bilketaren diru sarrerak handitu dira eta errefusaren kostoa berriz gutxitu.
Beraz, ia urte honen amaieran Goierriko hondakinen %80a behintzat birziklatzera iristen garen, atez ate, sistema mistoaren bidez edo beste batez, herritar guztion lankidetzarekin, baina zalantza eta aitzakiarik gabe.
- Edurne Huesa Otegi
JAKIN BEHARREKOAK
- Aranzadi zientzia elkarteak lan ildo berria nekazaritza eta ingurumen osasunari lotua. Aranzadik baserritarrak kontzientziatu nahi ditu beren jarduerak gure lurraldeko dibertsitate biologikoa eta ondare naturalaren kontserbazioan duen garrantziaz. Horretarako ikerketa esparru berri bat zabaldu du giza jarduerak ondare naturalean eta dibertsitate biologikoan duen eragina aztertzeko, narrasti eta anfibioak bioadierazle modura erabiliz. http://www.aranzadi-zientziak.org/herpetologiaÂ
- Jarduera agroekologikoak klima aldaketa leuntzeko onuragarriak dira. OriÂhuelako Eskola PolitekÂnikoan izan den IV. NekaÂzaritza ekologikoa eta Klima aldaketako TopaÂketetan hori ondorioztatu dute. Urriaren 14 eta 15 bitartean ospatu dira topaketak, eta azkenaldian ekoizpen ekologikoaren inguruan eman diren aurrerakuntzak aurkeztu ziren bertan. www.gencat.catÂ
- Greenpeacek 40 urte: Gabonetan Greenpeace erakundeak 40 urte bete ditu. Ingurumenaren aldeko defentsan lanean aritutakoak eta planeta babesteko borrokan aurrera egindako urteak, guzti hori mundu mailako hiru milioi bazkideren babesarekin. Baina lan horretan jarraitzeko laguntza gehiago behar dute, bazkide gehiago lortuz. www.greenpeace.es