Otsailetik aurrera Pilates ikastaroa eskainiko dute Altzagan
Altzagako herritarrek soinketa egiteko aukera izango dute otsailaren 20tik aurrera. Pilates ikastaroa Kutxa Ikasgela ekimenaren bidez jarriko da martxan. Eskolak asteazken iluntzetan emango dituzte, kultur etxean. Eskola bakoitzak ordu eta laurden ...
Altzagako herritarrek soinketa egiteko aukera izango dute otsailaren 20tik aurrera. Pilates ikastaroa Kutxa Ikasgela ekimenaren bidez jarriko da martxan. Eskolak asteazken iluntzetan emango dituzte, kultur etxean.
Eskola bakoitzak ordu eta laurden iraungo du, 20:15ean hasi eta 21:30ean bukatuz. Ikastaroak denera 30 orduko iraupena izango duela aurreikusten dute.
Bertan parte hartu nahi duenak 902 540 040 telefonora deituta eman behar du izena. Telefono deiak, 08:00etatik arratsaldeko 14:30era hartuko dituzte. Izena eman nahi duenak, 94 euro ordaindu beharko ditu.
Ikastaro honetan Pilates metodoa ikasten da, horretarako, buruko eta gorputzeko kontrola landuz. Ariketa zehatz eta kontrolatuen bidez, jarrera egokiak, egonkortasuna, indarra eta malgutasuna lantzen dira. Horrela, ikastaroa egiten dutenen bizi kalitatea hobetzeko aukera izango dela uste dute antolatzaileek.