Zelai Arizti ikastetxe ohiko komunitatearen afaria
Zelai Arizti ikastetxe publiko ohiko ikasleek afaria antolatu dute. Martxoak 31n izango da, Zumarragako Etxeberri jatetxean. Ikasleez gain, irakasle eta langile izandakoak ere elkartu nahi dituzte antolatzaileek. Izen-emate orriak ipini dituzte Urretxuko eta Zumarragako ondoko tokietan: Dublin house, Saski, Atsegin, Hirukia eta Oleta tabernatan eta Mikel Lizarralde, Martinez eta Gossox dendatan. Izena emateko epea otsailak 12an itxiko dute.