Egutegia zehaztuta, ordutegiak eta bolatokiak finkatuta, eta eskualdeko txapela jokoan dela, hastera doa Goierriko Bola Txapelketa. Hogeita laugarren aldia izango du aurtengo lehiaketak, larunbatean hasi eta martxoaren azekenera arte luzatuko denak. Denera zazpi jardunaldi izango dira, guztiak larunbatetan, eta tiraldi bakoitzean lortutako puntuen batura handiena duenak jantziko du Goierriko txapela. Aurreko urteetan bezala, berrogei bat bolarik parte hartuko duten aurreikuspena dute antolatzaileek. Txapelketaz txapelketa jarduten diren bolariek eurek atondu dute oraingoan ere egutegia, eta jardunaldi bakoitzaren martxa lehiaketak bisitatuko duen herrikoek hartuko dute beren gain. Ia hutsunerik gabe, otsailean geratzen diren zapatu guztiak eta martxokoak hartuko ditu Goierriko bola demak. Izena emateko aukera goizez nahiz arratsaldez egongo da, 10:30etik 11:30era, eta 16:30etik 17:30era. Bi ordu horietan izena eman duten partaide guztiek bota arte jarraituko du jardunaldiak. Otsailari dagokionez, hiru tiraldi izango dira. Gabirian ekingo dio bolak bueltaka, etzi, Alkainburu pilotaleku atzeko bolatokian. Ondoren, Idiazabalera eta Segurara joango dira bolariak. Martxoan, berriz, Zerainen berrekingo zaio txapelketari, hilaren 10ean. Lehenengo larunbatean tiraldia egongo da, Olaberrian, baina ez da txapelketarako baliagarria izango. Joxe Kerejeta bolari olaberritar zenaren omenezko lehiaketa independentea jokatuko da martxoaren 3an. Zerain eta Legazpi igaro ondoren, Olaberriara itzuliko da berriz bolatea, martxoaren 24an, baina orduan lehia ofiziala jokatzeko. Bukaera, Mutiloan [...]
Egutegia zehaztuta, ordutegiak eta bolatokiak finkatuta, eta eskualdeko txapela jokoan dela, hastera doa Goierriko Bola Txapelketa. Hogeita laugarren aldia izango du aurtengo lehiaketak, larunbatean hasi eta martxoaren azekenera arte luzatuko denak. Denera zazpi jardunaldi izango dira, guztiak larunbatetan, eta tiraldi bakoitzean lortutako puntuen batura handiena duenak jantziko du Goierriko txapela.
Aurreko urteetan bezala, berrogei bat bolarik parte hartuko duten aurreikuspena dute antolatzaileek. Txapelketaz txapelketa jarduten diren bolariek eurek atondu dute oraingoan ere egutegia, eta jardunaldi bakoitzaren martxa lehiaketak bisitatuko duen herrikoek hartuko dute beren gain.
Goierriko bolari batzuk, Gipuzkoako taldekako txapelketan, Lasarten, iragan urtarrilaren 15ean. Arg.: Aimar Maiz
Ia hutsunerik gabe, otsailean geratzen diren zapatu guztiak eta martxokoak hartuko ditu Goierriko bola demak. Izena emateko aukera goizez nahiz arratsaldez egongo da, 10:30etik 11:30era, eta 16:30etik 17:30era. Bi ordu horietan izena eman duten partaide guztiek bota arte jarraituko du jardunaldiak.
Otsailari dagokionez, hiru tiraldi izango dira. Gabirian ekingo dio bolak bueltaka, etzi, Alkainburu pilotaleku atzeko bolatokian. Ondoren, Idiazabalera eta Segurara joango dira bolariak.
Martxoan, berriz, Zerainen berrekingo zaio txapelketari, hilaren 10ean. Lehenengo larunbatean tiraldia egongo da, Olaberrian, baina ez da txapelketarako baliagarria izango. Joxe Kerejeta bolari olaberritar zenaren omenezko lehiaketa independentea jokatuko da martxoaren 3an. Zerain eta Legazpi igaro ondoren, Olaberriara itzuliko da berriz bolatea, martxoaren 24an, baina orduan lehia ofiziala jokatzeko.
Bukaera, Mutiloan
Urterik urte aldatu egiten dute txapelketaren finalaren jokalekua. Aurten Mutiloari egokitu zaio txanda. Martxoaren 31n da azkeneko jardunaldia. Nahiz eta final izaera hertsia ez duen, sailkapenaren buruko bolarien arteko diferentziak azkenera arte txikiak izan ohi direnez historikoki, pentsa liteke orduan erabakiko dela garailea. Mutiloan sari banaketa orokorra —txapela, barne— eta afaria egingo dute partaideek.
Goierriko Bola Txapelketak edozeinek har dezake parte, izan federatu ala ez. Eguneko sarrera ordaindu beharko da; lehen tiraldian, txapelketan aritu nahi duenak kopuru bikoitza jarri behar du. Sariak, egun bakoitzeko onenentzat banatzen dituzte, aldiko.
Egutegia
Goierriko 24. bola txapelketa
- Otsailak 11. Gabiria.
- Otsailak 18. Idiazabal.
- Otsailak 25. Segura.
- Martxoak 10. Zerain.
- Martxoak 17. Legazpi.
- Martxoak 24. Olaberria.
- Martxoak 31. Mutiloa.
Izen-ematea: 10:30-11:30 eta 16:30-17:30.
Bien bitartean, Gipuzkoa mailako bola egutegi ofizialak aurrera jarraitzen du. Taldekako txapelketa bukatuta, binakakoarekin ari dira orain, tartean Goierriko bikote ugari. Lehiaketa horrek lau jardunaldi ditu (Idiazabalen hasi zen, urtarrilaren 29an), eta asteburu honetan Seguran jokatuko da, igandean, goizez eta arratsaldez, Txoritegi bolalekuan. Azken jardunaldia Añorgan (Donostia) da, hilaren 19an.