‘Irakasleak’ umorezko antzezlana ikusi ahalko da larunbatean Idiazabalen
Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta ‘Irakasleak’ antzezlana ikusi ahal izango da larunbatean, otsailak 11, Guraso Elkartearen aretoan, 19:30ean. Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi aktoreek parte hartzen dute lan horretan: Azurmendi L...
Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta ‘Irakasleak’ antzezlana ikusi ahal izango da larunbatean, otsailak 11, Guraso Elkartearen aretoan, 19:30ean. Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi aktoreek parte hartzen dute lan horretan: Azurmendi Lehen Hezkuntzako tutorea izango da taula gainean. Estresatuta bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi berriz, soinketako irakaslea da, eta tutoreak baino patxada handiagoarekin hartzen du bere lanbidea.