Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko ekitaldi sorta antolatu dute Seguran
Lodosako Ibaialde ikastola egoera ekonomiko “larrian” dago, eta bertakoei laguntza bideratu asmoz, ekitaldi sorta antolatu dute Seguran, biharko (otsailak 10). 16:30ean hasita, txokolate jana egingo dute, eta ondoren herri kirolak. 18:00eta...
Lodosako Ibaialde ikastola egoera ekonomiko “larrian” dago, eta bertakoei laguntza bideratu asmoz, ekitaldi sorta antolatu dute Seguran, biharko (otsailak 10). 16:30ean hasita, txokolate jana egingo dute, eta ondoren herri kirolak. 18:00etarako dantzari gaztetxoen eta gurasoen arteko erromeria antolatu dute. Tartean patata tortilla pintxoak ere jan ahal izango dituzte. Herriko koruak eta beste hainbat herritarrek abestuko dute 19:30etik aurrera, eta musikarik eta dantzarik ere ez da faltako. Dirua ateratzeko berriz, gaztaren pisua asmatzeko lehiaketa egingo dute. Parte hartzaile bakoitzak euro bat ordaindu beharko du. Pisua asmatzen duenak, edota gehien gerturatzen denak gazta etxera eramango du. Bestalde, patata tortilla pintxoak eta edaria ere salduko dituzte bi euroan. Bildutako dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute