Zegamako gaztelekukoek paparreko orratz tailerra egingo dute larunbatean
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailerako. Larunbatean (otsailak 11) esaterako, paparreko orratz tailerra egingo dute, feltroa erabilita. Arratsaldean, 17:30etan hasi eta pare bat orduz arituko dira Zegamako gazteak lan...
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailerako. Larunbatean (otsailak 11) esaterako, paparreko orratz tailerra egingo dute, feltroa erabilita. Arratsaldean, 17:30etan hasi eta pare bat orduz arituko dira Zegamako gazteak lanean.
Ainitze Azurmendi gaztelekuko arduradunak erakutsiko die paparreko orratzak egiten. Uztailean ere egin zuten tailerra gazteetako batzuk, eta beraz, horiek badituzte oinarrizko ezagutzak. «Besteei guztion artean erakutsik diegu», dio umoretsu Azurmendik.
Inauteriak
Otsailaren 17an inauteriak ospatzeko Zegamako Gazte Herexak antolatutako afarira joango dira gaztelekukoak mozorrotuta.
Azkenik egitarauari bukaera emateko, otsailaren 25ean fruta koktelak egingo dituzte.