Larunbat inaute alaia eta argia, Goierri osoan
Inauterietako hirugarren eguna ari dira ospatzen, gaur, Goierriko herri askotan. Aurreko bi egunak batez ere ikastetxeetako haurrek hornitu dituzte, eta asteburuarekin batera helduagoak ere batu dira festara. Seguran, esate baterako, Hartzaren Esnaera egin zuten atzo. Gaur ere inauteri giroa bada plazan, jolasak, mozorrotuen topaketa eta ekitaldiak egin baitituzte eguerdian.
Bestetik, Urretxuko Lurra dantza taldeak ere garaiz ekin dio larunbat inauteari. Aspaldiko ohitura den etxerik etxeko erronda 09:00etan hasi dute. Aurten, lehenbiziko aldiz, Urretxuko udaletxearen aurrean egin dute aurreneko dantza, eta gero abiatu dira baserrietara. Tuterako polka dantzatu dute dantzariek etxe bakoitzaren atarian, mozorro koloretsuz jantzita. Goierrin, etxez etxe inaute eskean ibiltzeko ohituraren azken aztarna da Urretxun mantentzen dutena.
INAUTERIEZ GEHIAGO
- Segura. Udaletxearen etxaurrea maindire distiratsuz apainduta, gaur. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. La Salle-San Jose ikastetxeko Izartxo aisialdi taldeko neska-mutikoak, gaur arratsaldean, San Inazio kalean. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. Larunbata izanagatik, gaur ez zegoen eskola-izurik. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. Bozgorailutik musika jarri, eta koreografiak antzeztu dituzte neska-mutikoek. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. La Salle-San Jose ikastetxeko haurrak, konpartsan, Wallyz mozorrotuta. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. Gurasoak ere, Wallyren bila, mozorrotuta. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. La Salle ikastetxeko Izartxo aisialdi taldekoen konpartsa. Arg.: Aimar Maiz
- Beasain. La Salle ikastetxekoen karroza.
- Beasain. Ostadarreko kideak eta Koxkola txarangakoak, gaur. Arg.: Loinaz Agirre
- Beasain. Barrendain plaza inguruan, dantzan. Arg.: Loinaz Agirre
- Kalejira egin dute mozorrotuen konpartsakoek, goizean. Arg.: Loinaz Agirre
- Beasain. Ostadar dantza taldekoak Nafarroa Etorbidean, dantzan. Arg.: Loinaz Agirre
- Tuterako polka, Urretxuko baserrietan inautezaleek gaur egin dute dantza. Arg.: Gotzon Aranburu
- Segurako plaza, gaur eguerdian, mozorrotuen topaleku. Arg.: Aimar Maiz
- Urretxun, etxe baten atarian dantzan. Lehen planoan, saskia. Arg.: Gotzon Aranburu
- Urretxuko Lurra dantza taldekoak, gaur goizean, eskean. Etxaburu baserrikoei oroigarri bat oparitu diete, urtero jatekoa ematen dietelako. Arg.: Gotzon Aranburu
Erlazionatutako edukiaInauteriak bete-betean iritsi dira Goierrira





























