Soldadutza hasi aurreko bazkaria
Aspaldiko kontua dirudien arren, ez da horrenbeste denbora pasatu espainiar estatuak derrigorrezko soldadutza kendu zuenetik. 1976an, hego Euskal Herriko gazte ia guztiek soldadutzara joan behar izaten zuten. Gaixotasunen bat zutenak bakarrik libratzen...
Aspaldiko kontua dirudien arren, ez da horrenbeste denbora pasatu espainiar estatuak derrigorrezko soldadutza kendu zuenetik. 1976an, hego Euskal Herriko gazte ia guztiek soldadutzara joan behar izaten zuten. Gaixotasunen bat zutenak bakarrik libratzen ziren. Franco hil berria zen, eta jendeak intsumisio hitza zer esan nahi zuen ere ez zekien oraindik. Hurrengo hilabete luzeetan, horretarako aukera gutxi izango zutela jakinik, gazteek parranda itzelak egiten zituzten. Toribio Kerejetak utzitako argazki honetan, Zumarragako bost lagun ageri dira: Kerejeta bera, Jose Mari Aizkibel, Ramon Igartua, Jose Inazio Eizmendi eta Anjel Mari Jauregi.