Ander Geresta estraditatu dute
Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zig...
Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zigorra betetzen Frantzian. Espainiako Justiziak, berriz, kale erasoetan parte-hartzea leporatzen dio. Entrega behin-behinekoa da, hots, Espainian epaitu arte izango da Madrilen esku. Ondoren, Frantziara itzuliko dute zigorra betetzen jarrai dezan. Kale erasoez akusatutako norbait entregatzen duten aurreneko aldia da.
Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, Ander Geresta Madrilen esku utzi izana “bereziki esnaguratsua” da, hain justu, kale erasoez akusatutako norbaiti behin-behineko entrega aplikatzen dioten lehendabiziko aldia delako.