Kadeteen II. Ataun Aia saria larunbatean da
Agauntza kirol elkarteak antolatutako II. Ataun Aia txirrindularitza saria larunbatean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Kadete mailako txirrindularientzako proba da. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz. Kirolariek 48,5 kilometroko ibilbidea egin beharko ...
Agauntza kirol elkarteak antolatutako II. Ataun Aia txirrindularitza saria larunbatean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Kadete mailako txirrindularientzako proba da. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz. Kirolariek 48,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Aian hasi eta bertan bukatu (17:10 aldean). Aiatik Kaxetara kontrolpean jaitsi, eta karrera orduan abiatuta Kaxetatik Senpereko biribilgunera (Lazkao) bi joan-etorri egingo dituzte, azken itzulian Aiarantz igor eta bukatzeko.
Lasterketaren ibilbidea eta ordutegia: