Arkatzak margo lehiaketa antolatu du bederatzigarren urtez Legazpin
Legazpiko Arkatza marrazki elkarteak antolatuta, herri mailako IX. Marrazki Lehiaketa izango da datorren larunbatean. Lehiaketa lehen hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara arteko gazteei zuzenduta dago, eta lau mailatan bereizita egingo da. A mai...
Legazpiko Arkatza marrazki elkarteak antolatuta, herri mailako IX. Marrazki Lehiaketa izango da datorren larunbatean. Lehiaketa lehen hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara arteko gazteei zuzenduta dago, eta lau mailatan bereizita egingo da.
A mailan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte. B mailan 3. eta 4. mailakoek, eta D mailan 5. eta 6.koek. E mailan arituko dira, aldiz, Bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako gaztetxoak. A eta B mailakoentzat gaia librea izango da. Gainontzekoei, berriz, gaia ezarriko diete lehiaketa hasteko unean bertan.
Sariak eta erakusketa
Erabili ahal izango diren baliabideen artean, arkatza, lapitz margoak edo arkatz ziriak daude. Materiala, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du etxetik. Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileek beraiek banatuko dituzte lehiaketa egunean bertan. Debekatuta egongo da, erregela erabiltzea.
Lehiaketari 9:30ean emango zaio hasiera kultur etxean. Lanak egun bereko 12:30 baino lehen aurkeztu beharko dira leku berean. Guztira, maila bakoitzeko hiruna sari sorta banatuko dira. sari banaketa ekitaldia, maiatzaren 22an egingo dute kultur etxeko areto nagusian. Ondoren, irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte maiatzaren 25era arte.