Astrazurri eta Zanbo taldeek jokatuko dute areto futbol txapelketako finala
Astrazurri eta Zanbo taldeek jokatuko dute aurtengo Beasaingo lagun arteko areto futbol txapelketako finala. Denera X taldek eta 180 lagunek parte hartu dute txapelketan. Urtero bezala, herriko festen barruan izango da partida, astelehenean, 12:00etan,...
Astrazurri eta Zanbo taldeek jokatuko dute aurtengo Beasaingo lagun arteko areto futbol txapelketako finala. Denera X taldek eta 180 lagunek parte hartu dute txapelketan. Urtero bezala, herriko festen barruan izango da partida, astelehenean, 12:00etan, La Salle ikastetxeko patioan.
Asteburuan jokatu dituzte final erdietako bueltako partidak. Zanbok 3-1 irabazi zion Nelson Kikarari. Antzizar Tabernak ere, 3-1 mendean hartu zuen Astrazurri, baina ez zen nahikoa izan joaneko partidako 5-0ekoari buelta emateko. Horrenbestez, Zanbok eta Astrazurrik jokatuko dute finala. Aurtengo pitxitxia berriz, Zanbo taldeko Arkaitz Vazquez izan da, 25 golekin. Final erdietako partiden ondoren, partaideen arteko bazkaria egin zuten pasa den larunbatean. 90 bat lagun bildu ziren.
Gaztetxoetan, Zuma Txiki eta Colowall
Gaztetxoen mailan ere, astelehenean (11:00) jokatuko dute finala. Aurten aurreneko aldiz antolatu dute maila horretako txapelketa, eta Zuma Txiki eta Colowall iritsi dira finalera. Pitxitxia berriz, Ander Nazabal izan da.