Ion Muñoa: «Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da»
Lehen aldia al duzu Zegama-Aizkorrin? Parte hartzen bai, lehenengoa izango da. Orain arte antolakuntza lanetan aritu naiz, lehen urtetik. Nolatan erabaki duzu parte hartzea? Kirola betidanik gustatu izan zait eta mendia ere gertutik ezagututakoa naiz. Orain arte ez naiz inoiz animatu, eta badakit gogorra izango dela. Hala ere, ibilbidea eta mundu hau nahiko ondo ezagutzen ditut. Ondo prestatu beharrekoa da, denbora asko eskaini behar diozu. Helbururik jarri al diozu zure buruari? Helburua ez dut denboratan jarri: gozatzea dut helburu. Kirola hobby bat da niretzako, osasuntsu mantentzeko modu bat. Lagunartean ibiltzen gara, eta mendian eta naturan bada, hobeto. Etxetik gertu izanda, oraindik gehiago. Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da, eta lagunekin bazkaltzera lasai joateko moduan izatea. Berezia al da lasterketa hau? Gauza dexente ditu bereziak. Batzuk aipatzearren, batetik jendea dago. Ikusleak orokorrean. Lasterketa gehienetan baina ikusle gehiago egoten da hemen. Beste ezaugarri berezi bat da, hemen, inguruetan, tankera honetako lehenengoetariko lasterketa izan zela, eta erreferente bat da. Egun dozenaka daude, baina hau, pertsona batzuek eta herri guztiak egindako lanari esker da posible egun den bezalakoa izatea. Hirugarren ezaugarri bat, Aizkorriko ibilbidea da. Gogorra da, baina polita. Lasterketa gutxik eskaini dezaketen ibilbidea du. Nola ikusten duzu igandeko lasterketa? Maratoien bat egina [...]
Parte hartzen bai, lehenengoa izango da. Orain arte antolakuntza lanetan aritu naiz, lehen urtetik.
Nolatan erabaki duzu parte hartzea?
Kirola betidanik gustatu izan zait eta mendia ere gertutik ezagututakoa naiz. Orain arte ez naiz inoiz animatu, eta badakit gogorra izango dela. Hala ere, ibilbidea eta mundu hau nahiko ondo ezagutzen ditut. Ondo prestatu beharrekoa da, denbora asko eskaini behar diozu.
Helbururik jarri al diozu zure buruari?
Helburua ez dut denboratan jarri: gozatzea dut helburu. Kirola hobby bat da niretzako, osasuntsu mantentzeko modu bat. Lagunartean ibiltzen gara, eta mendian eta naturan bada, hobeto. Etxetik gertu izanda, oraindik gehiago. Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da, eta lagunekin bazkaltzera lasai joateko moduan izatea.
Berezia al da lasterketa hau?
Gauza dexente ditu bereziak. Batzuk aipatzearren, batetik jendea dago. Ikusleak orokorrean. Lasterketa gehienetan baina ikusle gehiago egoten da hemen. Beste ezaugarri berezi bat da, hemen, inguruetan, tankera honetako lehenengoetariko lasterketa izan zela, eta erreferente bat da. Egun dozenaka daude, baina hau, pertsona batzuek eta herri guztiak egindako lanari esker da posible egun den bezalakoa izatea. Hirugarren ezaugarri bat, Aizkorriko ibilbidea da. Gogorra da, baina polita. Lasterketa gutxik eskaini dezaketen ibilbidea du.
Nola ikusten duzu igandeko lasterketa?
Maratoien bat egina dut, baina ez mendikoa. Mendian, maratoi bat baina ibilaldi luzeagoak eginak ditut, baina ez korrikan. Mendi lasterketetan ere aritu naiz, eta mendi maratoirik egin ez badut ere, ez dut beldur handirik. Lasterketa ezagutzen dut, eta baita nire burua ere. Kezka, egingo duen eguraldiak sortzen dit. Udaberrian euri asko egiten ari da, eta ez nago berora ohituta. Egun beroa izaten bada, sufritu egingo dut. Eguraldi ona egitea lasterketarentzat hobea da, jende gehiago joango baita ikustera, nahiz eta guk gehiago sufrituko dugun.