Ikastolaren festa, giro ederrean
Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek. Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako ...
Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek.
Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak elkartu ziren. Miren Martinen zuzendaritzapean emanaldi ederra egin zuten 2. mailako ikasleen abesbatzak, eta ondoren gozatu ederra hartu ikasle eta gurasoek Tatxin eta Tatxan pailazoen saioarekin.
Beti Alai pilotalekuan, berriz, eskolako zaharrenek futbol partida jokatu zuten irakasle eta gurasoz osatutako talde baten aurka, eta errukirik gabe nagusitu ziren ikasleak. Bukaeran, DBHko ikasle talde bat eta irakasle talde bat herri kiroletan ari zen. Eta Barandiaran plazan, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek jolas elektronikoak utzi, eta jolas tradizionalekin aritu ziren.
Festari bukaera emateko, Pottoka tabernak prestatutako pintxoak jan zituzten Jakintza ikasle, irakasle eta gurasoek. Eguneko argazkia ikusteko, sakatu hemen.