Txillardegiri gorazarrea Lazkaon, 65 ahotsetan
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zenari (Donostia, 1929-2012) omenaldia egin ari zaizkio Lazkaon, gaur. Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberriaren irakurraldi publikoa antolatu du, eta goizean bederatzietarako hasi dira lazkaotarrak liburua irakurtzen, atalka eta txandaka. Egun osoko ekimena izango da. Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:30ean hasiko da atzera irakurraldia, Maizpide euskaltegiko ikasleen ahotik. Liburua osoa bukatzen denerako guztira 65 bat lagunek parte hartuko dute. 19:30a aldera amaituko da irakurketa. Ondoren, Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak Txillardegiri buruzko hitzalditxo bat emango du. Gerriko elkartean ari dira irakurketa egiten. Atrilean liburua jarri, eta irakurleek aurrekoak utzi duen lekutik jarraitzen du errezitaldia. Lazkaoko elkarte, eragile, erakunde nahiz elkarte askotako ordezkariak igaroko dira, baita herritar norbanakoak ere.
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zenari (Donostia, 1929-2012) omenaldia egin ari zaizkio Lazkaon, gaur. Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberriaren irakurraldi publikoa antolatu du, eta goizean bederatzietarako hasi dira lazkaotarrak liburua irakurtzen, atalka eta txandaka. Egun osoko ekimena izango da. Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:30ean hasiko da atzera irakurraldia, Maizpide euskaltegiko ikasleen ahotik. Liburua osoa bukatzen denerako guztira 65 bat lagunek parte hartuko dute. 19:30a aldera amaituko da irakurketa. Ondoren, Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak Txillardegiri buruzko hitzalditxo bat emango du.
Gerriko elkartean ari dira irakurketa egiten. Atrilean liburua jarri, eta irakurleek aurrekoak utzi duen lekutik jarraitzen du errezitaldia. Lazkaoko elkarte, eragile, erakunde nahiz elkarte askotako ordezkariak igaroko dira, baita herritar norbanakoak ere.