Lazkaok bi eta Idiazabalek txapela bat lortu dituzte eskola-umeen pilota lehiaketan
Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]
Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat.

Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka.
Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil).
Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik.
Zortzi larunbatetan partidak
Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon.
Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. Lapkek zortzi udalen laguntza jaso du aurten ere txapelketa antolatzeko. Bai erakundeei, bai pilotariei zein haien gurasoei eskerrak eman dizkie elkarteak.













