
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez azpiko Australiako selekzioarekin aritu da, eta zazpiko errugbian selekzioa nagusiarekin jokatzen du. Jokalari bizkorra da, eta entsegu asko sartzeagatik nabarmentzen da. 22 urte ditu, 1,86ko altuera eta 92 kiloko pisua. Erdian, hegalean edo atzean joka dezake. Mathers mutil handiagoa da (1,98 eta 116 kilo), eta fisikoki dohain asko ditu. 25 urte izan arren, eskarmentu handiko errugbilaria da. Aurrelari lana bikain egiten du, eta alboko sakeen arlo guztiak menperatzen ditu.

Antzizar kiroldegiko erabiltzaileek beraien kezkak argitu eta eguneroko erabileran egon daitezkeen arazoen berri emateko aukera izango dute, bihar arratsaldean egingo duten batzarrean. Udaleko kirol fundazioko lehendakaria, Asier Sarriegi, bertan iza...

Ordiziako Mendizaleen artean tradizio bihurtu den mendi irteera bat egingo da larunbatean, hilak 30: Ordiziatik Oriorakoa. 52. aldiz egingo dute Ordizia, Legorretazar, Zelatun, Iturriotz, Aia eta Orio batzen dituen bidea. 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik, eta Orioko Sarasua jatetxean bazkalduz borobilduko dute eguna. Irteerara joateko 676 92 96 60ra (Juan Mari) deitu behar da.

Beasaingo erretiratuen etxeak 30 urte bete ditu, eta atzo, urtemuga hori ospatzeko eguna izan zuten. Ehunka lagun elkartu ziren egun osorako antolatu zituzten ekitaldietan. Besteak beste, meza, hamaiketakoa, elkarteko lehiaketen sari banaketa eta dantzarien saioa izan zituzten. Aranealde zentroa –hala deitzen da gaur egun– 1982an inauguratu zuten, ordura arte mediku etxe izan zen eraikinean. Lanak, garai hartako 20 milioi pezeta kosta ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean ordaindu zituzten. Ekitaldian, Juanito Lasa alkateak, Javier Agirre osasun sailburuak, eta Segundo Dorronsoro apaizak parte hartu zuten, besteak beste. Iaztik, Juanjo Iturriotz da Aranealde elkarteko presidentea. Egoitza sortu zenean, halako azpiegitura baten beharra bazela uste du. «Hasieratik ezagutu dut hau, eta jende asko dago honen beharra duena. Askok oso pentsio txikia dute, eta neguan hemen egoten dira, bestela etxean gastu handia dagoelako». Baina elkartera etortzeko arrazoi bakarra ez da ekonomikoa; askorentzat elkartzeko, lagunekin egoteko eta denbora pasarako gunea ere bada. Izan ere, ohiko karta jokoez gain, beste hainbat aktibitate egiten dituzte, hala nola tailerrak, abesbatza, hitzaldiak eta irteerak. Egun 1.500 bazkide ditu elkarteak, eta Iturriotzek azaldu duenez, bazkideen bataz besteko adina 72 eta 75 urte artekoa da. Jende berria erakarri nahian Zuzendaritza berria sartu zenetik, urtebetean «mahaiak berritu, argi berriak jarri, bulego bat egokitu…» gauza asko egin dituzte. Masajista [...]

Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko da bihar mundu osoan, eta horren harira, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak hogeiren bat panelez osatutako erakusketa jarri du Barrenako karreran, Homofobiaren aurpegiak izenekoa. Datorren astelehenera arte ikusi ahalko da, Barrenako ordutegian. Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez iritsi da erakusketa Ordiziara. Berez, zabalagoa da erakusketa, baina euskarazko panelak soilik ekartzea erabaki dute antolatzaileek. EHGAMek 35 urte daramatza homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egiten. Erakusketaren helburua fobia horiei buruzko zenbait alderdi agerian jartzea da. Elizaren munduko, politika arloko eta kiroletako hainbat pertsona ezagunek, besteak beste, homosexual, lesbiana eta transexualen aurka botatako harribitxiak biltzen ditu erakusketak. Rouco Varelak ETA eta ezker abertzalea maritxuekin lotzen duen esaldia, edota Ricardo Blazquezen, Camilo Jose Celaren, UPNko Jaime IgnacioDel Burgoren, Manuel Fragaren eta Sam Nujoma Namibiano tiranoaren adierazpenak ere karga handikoak dira. Hala ere, Ollanta Humala Peruko presidentegaiaren amak, Elena Tassok, botatakoak ez du inor epelean utziko. Hona hark esandakoa: «Bi homosexual fusilatuz gero, ez litzateke kalean horrenbeste lizunkeria egingo». Bihar hitzaldia Barrenan Homosexual, lesbiana eta transexualen mugimenduaren arabera, lege aldetik «erabateko berdintasuna» lortu duten arren, gizartean «bigarren mailako herritartzat» ikusten dute haien burua. Gehitu elkarteko Xabier Mujika ordiziarra ere iritzi berekoa da, eta nabarmendu du «normalizazio» egoera [...]

Lazkaoko Udalbatzak bilkura egingo du, bihar, 19:30ean. CAFeko urbanizazio lanen obra-egiaztagaria, kiroldegiko lanen likidazioa eta Iturgaitzagako hirigintza-hitzarmena landuko dituzte. Mailegu aldaketa bat, eta abalak eman ahal izateko udal aurrekont...

Zazpigarren urtez antolatu dute elkarlanean Ordiziako Udaleko Euskara sailak eta Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromeria. Bihar arratsalde-iluntze partean izango da euskal giroko festa horren ospakizuna Garagartza plazan. Seigarren pata...

Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere: Ekainak 30, larunbata 18:00etan - V...

Bi eguneko jaiak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Ezkio-Itsasoko Santza Lutzi-Anduagan. Hona hemen egun horietarako prestatu duten egitaraua. Ekainak 29, Ostirala. San Pedro Eguna * 12:00etan.- Meza Nagusia Ondoren, txistularien eta Gabiriko “Goruntz Dantza Taldearen” saioa * 12:30etan.- Lunch herrikoia Anduaga Elkartean. * 16:30etan.- Ume jolasak eta txokolatada. * 20:30etan.- Mus txapelketa: Izen ematea 21:00ak arte izango da Ekainak 30, Larunbata. * 16:00etan.- Junior Mailako Santa Lutzi Saria txirrindulari proba. * 19:00etan.- Toka txapelketa. * 21:00.- Bertso afaria Santa Lutziko plazako karpan izango da. Peñagarikano eta Zubeldiak alaituta. Izen ematea eta txartelak Udaletxean 943721303, ekainak 26a baina lehen. Helduak: 22. € Haurrak: 5. €

Ekeko El Perrok eta Luna Llenak Tu eres la mas bonita abestiaren bideoklipa igo dute youtubera. Bideoaren zati batzuk Ordizian grabatuta daude. Horrez gain, Urrup antzerki taldeko hainbat kidek ere hartu dute parte bideoan.

Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]

Euskal Irrati Telebistak erromeriak antolatu ditu gaur-biharretarako, Lazkaon. Gaur, 21:00etan, Kupela taldeak joko du, eta tartean Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira. Bihar, osteguna, 20:30ean hasita, beste erromeria bat izango...

Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak gaur ere herritarren sinadurak bilduko ditu, Udalak onartua daukan atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Gaur, 19:00etatik 20:15era, Areria parean eta Erosle ondoan egongo dira. Aurreko astean bi egunetan jarri z...

Beasaingo udal euskaltegia 25. urteurrena ospatzen ari da, eta bertako ikasle talde batek, Txindokira irteera antolatu du uztailaren 6rako. Ilargi betea dela eta, irteera gauez egitea erabaki dute, bertatik egunsentia ikusteko. Parte hartu nahi dut...