Ordiziako udal ordezkariek Azpeitiako kultur azpiegiturak bisitatu dituzte
Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Nadal enpresa erosi eta gero, Ordiziako Udalaren erronketako bat da herriko kultur azpiegiturak eguneratu eta kultur taldeei behar bezalako egoitzak eskaini ahal izatea. Lokal berri horren egokitzapenerako enpresa batekin lanean ari bada ere Ordiziako Udala, kultur azpiegitura eta kultur dinamika sendoa duen Gipuzkoako beste herri batean izan ziren joan den asteartean Ordiziako udal ordezkariak, Azpeitian hain zuzen. Igor Eguren alkatea, Belen Maiza kultur zinegotzia, Izaro Intsausti partaidetza eta ogasun zinegotzia, eta Iñaki Hidalgo kultur teknikaria izan ziren Azpeitian hango kultur bizitza bertatik bertara ezagutzen. Eneko Etxeberria alkateak eta Mikel Ibartzabal festetako zinegotziak egin zieten harrera Ordiziakoei udaletxean, eta handik hainbat azpiegitura eta eraikin ikustera joan ziren; hala nola, Basazabal etxea, Bakardadeko kapera, Sindikatu zaharra eta Soreasu auditoriuma. Eguerdi-arratsalde partean Sanagustin kulturgunea bisitatu zuten, eta zentro horren kudeaketa sistemaren, filosofiaren eta kultur mahaiaren berri eman zien Xabier Aranbarrik. Ordizian ezar daitezkeen hainbat ideia jaso zituzten Azpeitiako bisitaldian. Orain bi hilabete tailerra Ez da hori izan ordea Ordiziako kultur azpegituren inguruan aritzeko Ordizian egin den ekimen bakarra. Joan den apirilaren 28an Herri Antzokiaren etorkizunaz aritzeko tailer parte hartzaile bat egin zen Barrenan, Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuta. Horien artean zegoen Maite Leturia [...]
Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Nadal enpresa erosi eta gero, Ordiziako Udalaren erronketako bat da herriko kultur azpiegiturak eguneratu eta kultur taldeei behar bezalako egoitzak eskaini ahal izatea. Lokal berri horren egokitzapenerako enpresa batekin lanean ari bada ere Ordiziako Udala, kultur azpiegitura eta kultur dinamika sendoa duen Gipuzkoako beste herri batean izan ziren joan den asteartean Ordiziako udal ordezkariak, Azpeitian hain zuzen.
Igor Eguren alkatea, Belen Maiza kultur zinegotzia, Izaro Intsausti partaidetza eta ogasun zinegotzia, eta Iñaki Hidalgo kultur teknikaria izan ziren Azpeitian hango kultur bizitza bertatik bertara ezagutzen. Eneko Etxeberria alkateak eta Mikel Ibartzabal festetako zinegotziak egin zieten harrera Ordiziakoei udaletxean, eta handik hainbat azpiegitura eta eraikin ikustera joan ziren; hala nola, Basazabal etxea, Bakardadeko kapera, Sindikatu zaharra eta Soreasu auditoriuma.
Eguerdi-arratsalde partean Sanagustin kulturgunea bisitatu zuten, eta zentro horren kudeaketa sistemaren, filosofiaren eta kultur mahaiaren berri eman zien Xabier Aranbarrik. Ordizian ezar daitezkeen hainbat ideia jaso zituzten Azpeitiako bisitaldian.
Orain bi hilabete tailerra
Ez da hori izan ordea Ordiziako kultur azpegituren inguruan aritzeko Ordizian egin den ekimen bakarra. Joan den apirilaren 28an Herri Antzokiaren etorkizunaz aritzeko tailer parte hartzaile bat egin zen Barrenan, Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuta. Horien artean zegoen Maite Leturia ikasle ordiziarra.
Arkitektonikoki interes handia duen eraikina da Herri Antzokia –Leturiak tailerraren aurkezpenean esan zuenez–, eta horrez gain, bere kokalekua estrategikoa ere bada, herriko kaskoan kokatua dagoelako eta herriko kultur sarea osatzen bidean garrantzia handia izan dezakeelako. Tailer hori buruzko bideoa hemen ikus daiteke.