Patxi Zubizarretaren ‘Hiru gutun Iruñetik’ liburua ardatz hartuta errezitaldia gaur Donostian
Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) maiatzaren azkenean argitaratu zuen Hiru gutun Iruñetik azken nobela ardatz hartuta, errezitaldi galderatsua egingo dute gaur Zubizarretak berak, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak eta Joserra Senperena m...
Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) maiatzaren azkenean argitaratu zuen Hiru gutun Iruñetik azken nobela ardatz hartuta, errezitaldi galderatsua egingo dute gaur Zubizarretak berak, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak eta Joserra Senperena musikariak. Donostiako Alde Zaharreko San Jeronimo kalean dagoen liburutegiko sotoan izango emanaldia, 20:00etan, Donostiako Liburu Azokaren harira.
«Aditzeko, ikusteko eta entzuteko» errezitaldia izango dela zehaztu du ordiziar idazleak. Zubizarretak testuak irakurriko ditu, Arrugaetak argazki bidez egingo dio ekarpena ikuskariari eta Senperenaren ardura izango da emanaldia musikarekin girotzea. «Amaitzen al da inoiz gerra? Egin al daiteke inoiz konfliktoaren errelatu bakarra? Zer gertatzen da pasioa perbertsioarekin nahasten denean? Gorrotoak ba al du iraungitze datarik?» izango dira Zubizarretak egingo dituen galderetako batzuk, bildutakoei zer pentsatua eragin asmoz.