Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren kontrako atentatuaren egileari 8 urte luzatu diote kartzela zigorra
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 urtetik 17ra luzatu dio kartzela zigorra Manex Castro Zabaletari, Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatuagatik. Auzitegi Gorenak talde terrotistako kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik bederatzi urteko kart...
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 urtetik 17ra luzatu dio kartzela zigorra Manex Castro Zabaletari, Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatuagatik. Auzitegi Gorenak talde terrotistako kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion, baina uztailaren 11n egindako epaiketan epailak beste zortzi urteko kartzela ezarri zion, atentatuarekin “triskantza eragiteagatik”. Lehen epaiketan atzera bota zuen triskantzak eragiteagatik zigorra jartzeko aukerari, “lehergaia ikusten zen toki batean jarri zuelako eta telefonoz abisua eman zuelako”. Orain, berriz, “ziurtatuta geratu da pertsonak zauritzeko arriskua egon zela”.
Gertakariak 2009ko otsailaren 23ko goizaldean gertatu ziren. Castro Zabaletak eta beste bi etakidek 8 eta 10 kilo lehergaiez betetako motxila PSE-EEren egoitzaren kanpoaldean jarri zuten, eta leherketak hainbat kalte eragin zituen sozialisten egoitzan.