Alegi eta Itsaso batzen dituen 435 metroko bide berria inauguratu zuten atzo, aurreko bidea baino goraxeago, urte beteko lanen ostean. Momentuz, Abiadura Handiko Trenaren obretan dabiltzan kamioien traba ekidin eta hauek sortzen duten zikinarengandik a...
CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute gaur eguerdian, Beasaingo kaleetan. CAF eta 1ne enpresei, pausoak eman ditzatela eta “soluzioa” bilatzeko eskatu diete. Garbitzaileek 100 egun egin dituzte dagoeneko greban. Enpresarekin lortutak...
Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailuen eta gidarien dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina egin zuen pasa den astean. Denera 116 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta 110ek, papel guztiak ondo zituzten. Hiruk IATa pasa gabe zuten, eta beste batek gainditu gabe z...
Gotzon Aranburu kazetariak Ezkio-Itsasoko Alegi auzoko jaietako herri kirolak bideoz jaso ditu asteburuan. Herritarrez osatutako bi kuadrilla nor baino nor aritu dira proba berezi hauetan.
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 urtetik 17ra luzatu dio kartzela zigorra Manex Castro Zabaletari, Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatuagatik. Auzitegi Gorenak talde terrotistako kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik bederatzi urteko kart...
2012ko lehen sei hilabeteetan 84 ume jaio dira Beasainen, iaz garai honetan jaiotakoak baino 8 ume gehiago. 2010 eta 2011 urteetan behera egin du jaiotako umeen kopuruak Beasainen, eta aurtengo lehen seihilekoan tendentzia hori aldatu egin da.
Santa Ana jaiak orain pare bat ordu hasi dira Ordizian, Alberto Briz jubilatuen elkarteko lehendakariak suziria piztearekin batera. Burrunbazale txaranga Ordiziarrak gera! jotzen hasi bezain pronto plaza inguruan elkartutako herritarrak kanta eta dant...
Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuen, herenegun, Euskal Herriko IV. Sega Ligako txapela, Zaldibian. Hirugarren eta azkeneko jardunaldia zen, eta gertueneko aurkariak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen berriz. Tolosako eta Etxalekuko lanetatik sailkapeneko buru iritsi zen ligako azken saiora. Zaldibian, Irastortza baserrietako belardian, orain arteko alderik handiena atera zien Esnaolak Bixente Mitxelena bigarrenari (17 segundo) eta Jexux Mari Goenaga hirugarrenari (26 segundo). Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak zekarren postuari eutsi dio, eta laugarren amaitu du liga. Zaldibiako eguneko jardunaldiko sailkapena ordena horretan izan zen. Goierritarren artean, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra zazpigarren geratu da orokorrean (Zaldibian 10.), Joxe Atin gabiriarra 16. postura atzeratu da azkenean (20. egin du azken jardunaldian) eta Joseba Galarraga zaldibiarrak 17. (herrian 21.a). Gaztetxoetan ere, Goierrikoa Bakarkako Euskal Herriko liga lau mailatan banatu dute Almitza elkarteko antolatzaileek, eta gizonezko helduen txapelaz gain, gaztetxoena ere Goierrin geratu da. Aimar Garmendia zaldibiarrak irabazi du 16 urtera bitartekoetan. Hasieran Aitor Intsausti herrikideari eman zioten lehenaren saria, baina denbora-zigor bat tarteko, ekitaldiaren amaieran zuzendu zuten akatsa. Txapeldunordetza bat ere eskualdean geratu da, emakumezko helduetan Aloña Galarraga idiazabaldarra. Alatzne Etxaburuak hasieratik atzenera agindu du ligan, hiru probak irabazita. SAILKAPEN OROKORRA Gizonezkoak 1. Igor Esnaola 224 / 7:43,27 2. Bixente Mitxelena 222 [...]