Agur Irriki futbol eskolari
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Ordiziako Irriki elkarteak kudeatutako Irriki futbol eskolak ez du lanean jarraituko. “Analisi bat egin ondoren eta ikusita aurten arazo batzuk izango genituela lan ona eskaintzeko, bertan behera utzi dugu hamar urteko ibilbidea”, dio eskolako arduradunek helarazitako oharrak. Goierrin martxan jarri zen lehen futbol eskola izan zen –2002an sortu zen–, eta urte horietan denetan ehunka izan dira eskolatik pasa diren Goierriko gazteak. Segurako Alustiza zelaia izan da futbol eskolaren egoitza.