Legorretako herri baratzeetako produktuen erakusketa eta dastaketa egingo dute
Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri ikusi ahalko da larunbatean, Legorretan, 18:30etik aurrera plazan. Udalak, Ugaro herri eskolak eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute. Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren e...
Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri ikusi ahalko da larunbatean, Legorretan, 18:30etik aurrera plazan. Udalak, Ugaro herri eskolak eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute. Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren eskura jarri zituen 2011ko uztailean, baratzeak landu zitzaten. Herrigunetik tren geltokira bitarteko herri lurretan berehala hasi ziren eskaria egin zutenak barazkiak aldatzen, hilean 6 euroko kuota ordainduta.
Larunbatean, Legorretako plazan barazkien erakusketa jarriko dute, herri lurrean hazitakoak. Baratzeen egoera eta sailak izan duen garapena ikusteko argazki muntaia ere jarriko dute. Jateko modua ere izango da. Tomateak, piperrak, piperminak, kalabazinak eta beste hainbat jaki prestatuko dituzte. Sagardoa eta ardoa egongo da edateko.
Hogeita bi baratzeetako gaiez gain, Ugaroko haurrek ere eramango dituzte eskolan landutakoak, denak egiten ari diren «lan bikaina» partekatzeko.