Ataunen zortzi antzerki emanaldi eta ikastaro trinkoa prestatu dituzte, ‘Antzeztaun’ jaialdian
Hilabete pasatxoko denboraldia eskainiko dio Ataunek antzerkiari. Ostiralean, irailak 21, hasi, eta urriaren 26ra arte zortzi antzezlan edo ikuskizun plazaratuko dituzte konpainia ugarik, Antzeztaun izena eman dioten egitarauan. Herrian barrena izango dira emanaldiak, Herri Antzokian, Troskaeta tabernan, San Gregorioko edo San Martingo plazan, eta Artadi elkartean. Izan ere, Ataungo Udalarekin batera, Artadi eta Troskaeta tabernak lagundu dute antolaketan. Intujai Teatro taldeak jarriko du euskarri teknikoa eta ildoa. Antzeztaun jaialdiaren egitaraua: Irailak 21, ostirala. Badut taldearen ‘Ipuinak jo eta musika kontatu’. Troskaeta tabernan, 22:00etan. Urriak 5, ostirala. Porrustada, Tic Tac, Hortzaka eta Jon Magiken ‘Birakabareta’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 6, larunbata. Sambhu Teatroren ‘Kataklown’. San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 13, larunbata. De Bote en Bote konpainiaren ‘Vademekun’. San Martingo plazan, 18:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Malabaristas de calle’ (gaztelaniaz). San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Sin remite’ (testurik gabea). Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 20, larunbata. Jhon Ardilaren ‘De allá’ (gaztelaniaz). Artadi kultur elkartean, 22:00etan. Urriak 26, ostirala. Pailaztana taldearen ‘Neskeraz’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Antzezlan emankizunez gain, Intujai taldeak antzerkigintzaren ikastaro trinkoa emango du, asteburu honetan, Ataunen. Antzerki mundua “barrutik” ezagutzeko aukera eskainiko diote edonori (izen-ematea 50 euro da). [...]
Hilabete pasatxoko denboraldia eskainiko dio Ataunek antzerkiari. Ostiralean, irailak 21, hasi, eta urriaren 26ra arte zortzi antzezlan edo ikuskizun plazaratuko dituzte konpainia ugarik, Antzeztaun izena eman dioten egitarauan. Herrian barrena izango dira emanaldiak, Herri Antzokian, Troskaeta tabernan, San Gregorioko edo San Martingo plazan, eta Artadi elkartean. Izan ere, Ataungo Udalarekin batera, Artadi eta Troskaeta tabernak lagundu dute antolaketan. Intujai Teatro taldeak jarriko du euskarri teknikoa eta ildoa.
Antzeztaun jaialdiaren egitaraua:
- Irailak 21, ostirala. Badut taldearen ‘Ipuinak jo eta musika kontatu’. Troskaeta tabernan, 22:00etan.
- Urriak 5, ostirala. Porrustada, Tic Tac, Hortzaka eta Jon Magiken ‘Birakabareta’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro.
- Urriak 6, larunbata. Sambhu Teatroren ‘Kataklown’. San Gregorioko plazan, 13:00etan.
- Urriak 13, larunbata. De Bote en Bote konpainiaren ‘Vademekun’. San Martingo plazan, 18:00etan.
- Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Malabaristas de calle’ (gaztelaniaz). San Gregorioko plazan, 13:00etan.
- Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Sin remite’ (testurik gabea). Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrera: 6 euro.
- Urriak 20, larunbata. Jhon Ardilaren ‘De allá’ (gaztelaniaz). Artadi kultur elkartean, 22:00etan.
- Urriak 26, ostirala. Pailaztana taldearen ‘Neskeraz’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro.
Antzezlan emankizunez gain, Intujai taldeak antzerkigintzaren ikastaro trinkoa emango du, asteburu honetan, Ataunen. Antzerki mundua “barrutik” ezagutzeko aukera eskainiko diote edonori (izen-ematea 50 euro da). Larunbatean eta igandean, irailak 22 eta 23, denera hamabi orduko kurtsoa izango da. Inprobisazioa erabiltzen, gorputza ezagutzen, agertokian lotsa kentzen, elkarlana bultzatzen eta ondo pasatzen laguntzeko teknikak irakatsiko ditu May Gorostiaga aktoreak.
Ikastaroak honako ordutegia du: larunbatean, irailak 22, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandean, irailak 23, 10:00etatik 14:00etara.
Izena emateko edo informazioa jasotzeko: 678 99 01 62 (May Gorostiaga); 647 20 14 01, www.intujai.com (Intujai Teatro taldea).