EAJk hitzaldi sorta antolatu du, aurrekanpainan
Eusko Alderdi Jeltzaleak bederatzi hitzaldiko egitaraua prestatu du, Goierri Bizia ekimenaren barruan. Hainbat gairi buruz solasaldi monografikoak egingo dituzte aldiko, alderdiko kargudunak hizlari direla. Hitzorduak herritar guztiei irekiak dira, eta...
Eusko Alderdi Jeltzaleak bederatzi hitzaldiko egitaraua prestatu du, Goierri Bizia ekimenaren barruan. Hainbat gairi buruz solasaldi monografikoak egingo dituzte aldiko, alderdiko kargudunak hizlari direla. Hitzorduak herritar guztiei irekiak dira, eta 19.00etan hasiko dira, Ataungoa izan ezik, 19.30etan izango baita.
- Irailak 17, astelehena. ‘Udalen garrantzia krisi ekonomikoaren aurrean’. Idiazabalen, Jokin Bildarratz.
- Irailak 19, asteazkena. ‘Herritarren partaidetza zalantzan?’. Beasaingo Batzokian; Aitor Aldasoro, Markel Olano eta Imanol Lasa.
- Irailak 20, osteguna. ‘Ehizaren etorkizuna Gipuzkoan’. Zegamako kultur etxean. Aier Arrese eta Bakartxo Tejeria.
- Irailak 21, ostirala. ‘Kontzertu ekonomikoa nazio eraikuntza ikuspegitik’. Ordiziako Barrena kultur etxean. Josu Erkoreka.
- Irailak 24, astelehena. ‘Euskararen garapena erkidegoan’. Ataungo Batzokian. Garbiñe Mendizabal.
- Irailak 24, astelehena. ‘Hondakinen kudeaketa aztergai’. Legorretako kultur etxean. Karlos Ormazabal.
- Irailak 25, asteartea. ‘Kooperatibak krisiaren aurrean’. Lazkaoko udaletxean. Felix Urkola eta zehaztu gabeko aditu bat.
- Irailak 25, asteartea. ‘Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak: gehiegi al da?’. Legazpiko Bikuña jauregian. Ane Urkiola.
- Irailak 28, ostirala. ‘Euskadiren egoera ekonomikoa’. Zumarragan (lekua zehazteke). Rikardo Gatzagaetxeberria.