III. BTT Trabesia Herrikoia antolatu du iganderako txirrindulari elkarteak
Telleriarteko Txirrindulari elkarteak antolatuta, III. BTT Trabesia Herrikoia egingo dute Legazpin datorren igandean. Enrique Vizcay, elkarteko zuzendaritzako kideak argitu duenez, «azken urteetan mendiko bizikletarekiko zaletasunak herrian nabarmen g...
Telleriarteko Txirrindulari elkarteak antolatuta, III. BTT Trabesia Herrikoia egingo dute Legazpin datorren igandean. Enrique Vizcay, elkarteko zuzendaritzako kideak argitu duenez, «azken urteetan mendiko bizikletarekiko zaletasunak herrian nabarmen gora egin duela eta, horren inguruan zerbait antolatzeko asmoz sortu zen egitasmoa».
Lehenengo urteko ibilbide bera errepikatuko dute aurten. 30 kilometro luze izango da, eta nahi duen guztiak egiteko modukoa. «Aldapak egon badaude, baina ibilbidea oro har ez da zaila». Euskal Herria plazatik abiatuko dira txirrindulariak. Handik Atagoitira eta eskuinetara doan pistari jarraituz harrobia pasa eta Larrosain aldera joko dute. Behin Oarzutzara iritsita Tubobidetik Brinkolako urtegira jaitsiko dira. Telleriartetik barrena bidegorriari jarraituz iritsiko dira berriz Euskal Herria plazara. Anoa postu bat egongo da fruta, edari energetiko eta urarekin Oarzutzan. Bestalde, pintxoak, salda eta edatekoa jarriko dituzte plazan.
Izen ematea irekita dago telleriartekotxirrindularielkartea.com web gunean. Aldez aurretik 12 euro kostako da, egunean bertan, aldiz, 15.