Kantu afarirako txartelak salgai daude Hitzaron
Urriaren 5ean Kantu afaria egingo dute Ordizian, Hitzaro kultur elkarteak antolatuta. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi horrekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euroko pre...
Urriaren 5ean Kantu afaria egingo dute Ordizian, Hitzaro kultur elkarteak antolatuta. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi horrekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euroko prezioan. Aurten ordainketa aldez aurretik egiteko eskatu dute antolatzaileek. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 16 23 66 telefonora deituta edota hitzaro@gmail.com helbidera idatzita lor dezake.