Maduragain Segurako merkatarien elkarte berritua aurkeztu dute
Segurako Maduragain dendari eta zerbitzu elkarte berrituak herritarrek herrian kontsumitzera animatzeko kanpaina jarri du martxan. Elkarte honen helburua egun dauden zerbitzuak mantendu eta hauei laguntzea da. Aurrez herrian erosketak egin eta era bere...
Segurako Maduragain dendari eta zerbitzu elkarte berrituak herritarrek herrian kontsumitzera animatzeko kanpaina jarri du martxan. Elkarte honen helburua egun dauden zerbitzuak mantendu eta hauei laguntzea da. Aurrez herrian erosketak egin eta era berea ingurugiroari laguntzeko poltsa berrerabilgarri urdinaka banatu zituzten herritarren artean, eta orain, etxeetara iritsiko den oharrarekin batera datorren txartela denda eta zerbitzuetara eraman, eta poltsa berrerabilgarri laranja bat jasoko dute erosketa egitearekin batera. Poltsa berrerabilgarriaz gain, 50 euroko sariak zozketatuko dira, elkarteko denda eta zerbitzu guztietan erabili ahal izango direnak. Egun hamalau denda eta zerbitzu dira Maduragain elkarteko kide, eta Felix Goiburu elkarteko lehendakariak herriko beste denda eta zerbitzu guztiak animatu zituen atzo egindako prentsaurrekoan elkartera sartzeko.