Ampo Ordiziak La Vila egurtu da Alacanten (26-58)
Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak. Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta 3. minutuan aurretik jarri zen markagailuan Groenewald hegoafrikarraren entsegu bati esker (0-7). Krollek beste bat lortu zuen 14. minutuan (0-14), eta Tudelak hurrengoa 28.ean (0-21). Tartean Alacantekoen entsegu bat eta Krollen ostiko bat etorri ziren (7-24), eta Groenewalden bigarren entseguarekin bukatu zen lehen zatia (7-31). Lau entsegu lortuta, puntu gehigarria eskura zuen Ordiziak. Asteburuan derbia Gernikaren aurka Bigarren zatia irekiagoa izan zen, eta La Vilak markagailua zertxobait txukuntzeko baliatu zuen. Bigarrenean ere entsegu festa izan zen El Pantano zelaian, eta gorputzaldi onarekin hartu zuten etxerako bidea Ordiziakoek. Albiste txar bat ere jaso zuten, Haddarrek min hartu zuela. Horrez gain, jokalari dezente daude kolpeak hartuta, eta aste honetan lana gogotik egin beharko dute fisioterapeutek jokalari sorta hori berreskuratzeko. Izan ere, gogor lan egin beharreko astea datorkie Ampo Ordiziakoei. Larunbat arratsaldean, eta ez igande eguerdian, Bizkaia Gernika liderra hartuko du Ordiziak Altamiran, eta berebiziko garrantzia duen partida [...]
Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak.
Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta 3. minutuan aurretik jarri zen markagailuan Groenewald hegoafrikarraren entsegu bati esker (0-7). Krollek beste bat lortu zuen 14. minutuan (0-14), eta Tudelak hurrengoa 28.ean (0-21). Tartean Alacantekoen entsegu bat eta Krollen ostiko bat etorri ziren (7-24), eta Groenewalden bigarren entseguarekin bukatu zen lehen zatia (7-31). Lau entsegu lortuta, puntu gehigarria eskura zuen Ordiziak.
Asteburuan derbia Gernikaren aurka
Bigarren zatia irekiagoa izan zen, eta La Vilak markagailua zertxobait txukuntzeko baliatu zuen. Bigarrenean ere entsegu festa izan zen El Pantano zelaian, eta gorputzaldi onarekin hartu zuten etxerako bidea Ordiziakoek. Albiste txar bat ere jaso zuten, Haddarrek min hartu zuela. Horrez gain, jokalari dezente daude kolpeak hartuta, eta aste honetan lana gogotik egin beharko dute fisioterapeutek jokalari sorta hori berreskuratzeko.
Izan ere, gogor lan egin beharreko astea datorkie Ampo Ordiziakoei. Larunbat arratsaldean, eta ez igande eguerdian, Bizkaia Gernika liderra hartuko du Ordiziak Altamiran, eta berebiziko garrantzia duen partida da ligaren bilakaerari begira. Ordizia hirugarren da sailkapenean 9 punturekin. Bizkaia Gernika da lider 14 punturekin (partida bat gehiago jokatuta), eta VRAC Quesos Entrepinares da bigarren 10 punturekin.













