Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Beasainen, drogra trafikoan aritzea leporatuta. Gizonezkoak 42 urte ditu, eta atxilotu zuten unean, kokainadun “papelinak” eta 950 euro zeramatzan soinean. Bere etxebizitza miatu ondoren, beste h...
Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak. Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta 3. minutuan aurretik jarri zen markagailuan Groenewald hegoafrikarraren entsegu bati esker (0-7). Krollek beste bat lortu zuen 14. minutuan (0-14), eta Tudelak hurrengoa 28.ean (0-21). Tartean Alacantekoen entsegu bat eta Krollen ostiko bat etorri ziren (7-24), eta Groenewalden bigarren entseguarekin bukatu zen lehen zatia (7-31). Lau entsegu lortuta, puntu gehigarria eskura zuen Ordiziak. Asteburuan derbia Gernikaren aurka Bigarren zatia irekiagoa izan zen, eta La Vilak markagailua zertxobait txukuntzeko baliatu zuen. Bigarrenean ere entsegu festa izan zen El Pantano zelaian, eta gorputzaldi onarekin hartu zuten etxerako bidea Ordiziakoek. Albiste txar bat ere jaso zuten, Haddarrek min hartu zuela. Horrez gain, jokalari dezente daude kolpeak hartuta, eta aste honetan lana gogotik egin beharko dute fisioterapeutek jokalari sorta hori berreskuratzeko. Izan ere, gogor lan egin beharreko astea datorkie Ampo Ordiziakoei. Larunbat arratsaldean, eta ez igande eguerdian, Bizkaia Gernika liderra hartuko du Ordiziak Altamiran, eta berebiziko garrantzia duen partida [...]
Urriaren 8tik 20ra bitartean ospatuko dute aurten Ordiziarock jaialdia. Urteroko kontzertuez gain, jaialdiak berrikuntzak aurketzuko ditu aurten. Batetik, Emakumea eta musikaren inguruko argazki erakusketa bat jarriko dute Barrenan ikusgai. Bestetik, ...
Beasainek denboraldiko 6. puntua lortu du asteburuan, Getxoren kontra berdindu eta gero. Etxean jokatzeak ez zion Iker Lasari behar adinako bultzadarik eman, eta joko gutxiko partida izan zen. 90. minutuak betetzear zirela izan zuten etxekoek aukerar...