Etxeberri jatetxea: Usakumea sagarrarekin
Lehenengo usakumea sueztituko dugu oliba oliotan. Ondoren, tipula, porrua, azenarioa eta sagarra, juliana eran moztuta, gehituko dizkiogu. Dena sueztitu eta flanbeatu ondoren, ardo beltza eta haragi salda botako dizkiogu. 30 minutuan egiten utziko dugu. Irin pixka bat eta Pedro Xiemenez ardoa bota, eta dena birrinduko dugu.
Bestetik, sagar bat puskatan egin eta salteatu egingo dugu. Beste bi sagarrak txikitu eta ardo txuritan egosi ondoren, birrindu egingo ditugu.
Zerbitzatzeko, sagar salteatua jarriko dugu oinarrian, gainean usakumea eta laguntzeko, sagar purea.
Osagaiak:
– Usakume bat.
– Tipula bat.
– Porru bat.
– Azenario bat.
– Hiru sagar.
– Haragi salda.
– Oliba olioa.
– Gatza.
– Ardo txuria eta ardo beltza.
– Koñaka.
– Pedro Ximenez ardoa.
– Irina.
– Azukrea.