Maddi Alberdi: «Itsasondoko jaietan egunero egiten dut parranda, motzak baitira»
Maddi Alberdi (Itsasondo, 1993) Magisteritza ikasten ari da Donostian, eta Itsasondoko Jai batzordeko kidea da. Gainontzeko gazteekin batera, haurrentzako ekitaldiez arduratzen da. Parranda ere egiten du, noski. Festetako egunik gogokoena ostirala du, «lehena delako eta afarian herritar guztiak elkartzen garelako».
Zaletasun bat.
Parranda egitea. Itsasondoko jaietan egunero egiten dut, motzak baitira.
Oporretarako leku bat.
Portugal. Umetan joan nintzen gurasoekin eta oroitzapen oso polita dut.
Liburu bat.
Irakurri dudan azkena Cometas en el cielo da. Gomendatzeko modukoa da.
Musika talde bat.
Berri Txarrak. Euren kontzertu askotan izan naiz.
Abesti bat.
Ez dut abesti kuttunik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ez dut egun bat bereziki gogoratzen.
Amets bat.
Ez dut amets zehatzik.
Janari bat.
Makarroiak tomatearekin.
Edari bat.
Sagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ez dut opari bat bereziki gogoratzen. Guztiak dira onak.
Gorroto duzuna.
Ez dago bereziki gorroto dudan ezer.
Goierriko txoko bat.
Larraitz. Sarritan joaten naiz bueltatxo bat ematera, edo besterik gabe, egotera.
Herriko alkate bazina…
Gazteei zuzendutako ekimen gehiago antolatuko nituzke.