LABen arabera 21 dira amiantoaren eraginez hil diren CAFeko langileak
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, dagoeneko CAF enpresak Beasainen duen lantegian lan egiten zuten 21 lagun hil dira amiantoaren eraginez. Kopuru horri, Zaragozako plantako beste 33 langile eta Irungo beste bat gehitu behar zaizkio. Datu horie...
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, dagoeneko CAF enpresak Beasainen duen lantegian lan egiten zuten 21 lagun hil dira amiantoaren eraginez. Kopuru horri, Zaragozako plantako beste 33 langile eta Irungo beste bat gehitu behar zaizkio.
Datu horiek, 2010. urtean hil zen Juan Urdangarin lankidearen heriotza dela eta egiten ari diren epaiketaren harira egin ditu sindikatuak. LABek, gainera, erakunde publikoek gain honen inguruan agertu duten «utzikeria» salatu du, eta amiantoaren biktimak «bakarrik eta babesik gabe» sentitzen direla.













