Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak udaleko azken osoko bilkuraraino eraman du bere protesta. Udal gobernuak proposatzen duen atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka bildutako 3.683 sinaduren isla den pankarta eskuan udaletxeko areto nagusian agertu ziren plataformako zenbait kide. Pasa den ostiralean egin zen Legazpin osoko bilkura. Irailaren 26ko greba zela eta egunez aldatu eta gero. Bilkurak luze jo zuen, ia hiru ordu iraun zituen. Gai ugari eztabaidatu ziren baina amaieran herri plataformak hartu zuen hitza, eta beste behin, udal gobernuak ezarri nahi duen atez ateko sistemaren gaiak bereganatu zuen arreta. Javier Urcelayk udaletxera, azalpen bat eman eta udal gobernuari eta alkateari eskaera bat egiteko asmoz gerturatu zirela azaldu zuen plataformaren izenean. «Alkateari udal gobernuaren konpromisoa herritarren eskaerei erantzutea dela entzun diogu pare bat aldiz osoko bilkuran zehar. Eta pozten gara», hasi zuen bere azalpena Urcelayk. 3.683 legazpiarren izenean, atez ateko sistema bertan behera uztearen eta 5. edukiontzia ezartzearen alde hitz egiten zuela gogoratu zuen. Hori dela herritarren nahia baina orain arte ez dutela aintzat hartu aurpegiratu zion udal gobernuari. Gainontzean, alkateari eta udal gobernuari 3.683 legazpiarren sinadurak babestuta atez ateko sistema arbuiatu eta 5. edukiontziaren alde egiten duen pankarta udaletxeko balkoian jartzeko baimena eskatu zien. Sistema eraginkorrena [...]
Freskotik, baina giro onean igaro dituzte Ormaiztegin San Migel jaiak. Hona hemen larunbatean egin ziren toka, harrikalari eta patata tortila lehiaketako zenbait irudi.
Hitzaro kultur elkarteak Mintzalaguna egitasmoa abiaraziko du aurten ere. Urriaren 15era arte eman daiteke izena Hitzaro kultur elkartean edo Goiztiri AEK euskaltegian. Telefonoz (943 88 91 74) edo emailez (ordizia@aek.org) ere eman daiteke izena. Inf...
Beasainek beste puntu bat batu du etxetik kanpo. Aurrera talde arabarrak 13. minutuan egin zuen lehen gola. Beasaindarrak galtzeko zorian izan ziren –penalti bat ere huts egin zuten–, baina 91. minutuan, Oinatz Oruek sartu zuen banakoa. Sailkapen...
Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak elkartea Ibilbidea: Orio-Agorregi-Pagoeta-Iturraran Noiz: Urriak 7, igandea Ordua: 7:30ak
Goierriko hainbat konpontzailek diotenez egoera ekonomikoak ez du beraientzako lan gehiago sortu; dena dela, eskaria aldatu da berdin zapatetan zein autoetan: bezeroak gero eta gehiago bere kasa moldatu nahi du. Egungo egoera ekonomikoagatik konpontzaileek lan gehiago izan dezaketenaren hipotesiaren kontra, Goierriko hainbat konpontzailek ez dituztela gauza gehiago konpontzen adierazi dute. Zapata konpontzaileak, ibilgailu konpontzaileak, bizikleta konpontzaileak, etxetresna elektriko konpontzaileak eta arropa konpontzaileak bat datoz: ez dute gehiago konpontzen. Ezberdin konpontzen dute. Konpontzaileek egoeraz duten pertzepzioan errepikatzen diren ezaugarriak eta produktu bakoitzari dagozkion ñabardurak daude. Guztiei konponketaren aurrekontua eskatzen diete orain, lehen ez bezala. Guztiek bezeroari bere kasa konponketa egiteko asmoa antzeman diote modu batean edo bestean. Begoña Illarduy-k Beasaingo Jokin Mujika bizikleta dendan lan egiten du. «Lehen txirrindulariak bere bizikleta konpontzen zekien arren, azken urteotan gurpiletako ganbara zuloak konpontzeko adabakiak desagertuta ote zeuden galdetu digunik egon da». Dioenez, zuzenean ganbarak aldatzeko joera handia izan da. «Orain, bizikleta konpontzeko tresnak erosten ari dira berriz», azaldu du. Ibilgailuetan aditua da Axier Lasa. Olaberrian du konpontzeko tailerra, eta norberak bere autoaren konponketa egitea zaila dela dio. «Auto modernoak konpontzeko ordenagailuak behar ditugu, eta ez daude edozeinen eskura». Hala ere, Urretxuko Bertan tailerreko Jose Ramon Aierbe ataundarrak zehaztu du gero eta gehiagotan entzuten diela [...]
Aurkeztutako enpresen artean onena izan da; bideragarritasuna eta eskaintza ekonomikoa baloratu dituzte.
Goierriko hiru emakume elkarteren elkarlanari esker antolatu dituzte bigarren urtez
Legazpiko D-Pintxos taldeak diska berria kaleratu du. Ame estudioan grabatu dute lana, eta Zazpiak Bat izena du. Pasa den astean diskaren grabaketako irudiak biltzen dituen bideoa sareratu zuten. Youtuben dago ikusgai. • D-Pintxos taldeak bere lehe...
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, dagoeneko CAF enpresak Beasainen duen lantegian lan egiten zuten 21 lagun hil dira amiantoaren eraginez. Kopuru horri, Zaragozako plantako beste 33 langile eta Irungo beste bat gehitu behar zaizkio. Datu horie...
Jada zehaztu da Dantza Zati Bat Idiazabalen noiz grabatuko duten: urriaren 12an eta 14ean. Egun horietan herri guztiak dantza egitea lortu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, dantza-pauso labur eta erraz bat aukeratu dute, herritar guztiek, zaharrek eta gazteek, dantzatzeko modukoa. Pausuak ikasten joateko bideo bat ere grabatu dute, hemen goian ikus daitekeen bezala. Koreografiak lau zati izango ditu: Herriko aspaldiko dantzariek hasiko dute dantza, alegia, 80-90 hamarkadan dantza-txapelketetan plazarik plaza ibili zirenek. Talde horrek bizitzaren sorrera irudikatuko du, bizitzaren oinarrizko lau elementuak: lurra, sua, ura eta haizea. Ondoren, herriko neska gazteek hartuko dute dantza, aski ohituak baitaude, lehendik ere, dantza eta koreografia sortzaileak eskaintzen, San Juanetan eta herriko gainerako ospakizunetan. Horixe da, hain zuzen ere, irudikatuko dutena: emakumearen, gure amen ahalmen sortzailea, eta, oro har, maitasuna. Hirugarren zatian, neska-talde horrek herriko hainbat gunetara joko du, eta plazara dantzara irteteko gonbita egingo die herriko taldeei (eskola-umeak, baserritarrak, ehiztariak, erretiratuak, gaztetxeko lagunak, udaletxeko langileak eta zinegotziak, enpresetako langileak, kirolariak…). Horrela, jendea plazara sartuz joango da, harik eta giza mandala handi bat eraikitzen den arte. Mandala horren grabaketa urriaren 12an egingo da, arratsaldez. Herritarrek zirkulu handi bat egingo dute, hainbat geruzatakoa, eta guztia goitik grabatuko da, kolore, jantzi eta mugimendu desberdinez baliatuz. Jarraian, mandalak [...]
Kontsumitzen dugun energiaren inguruko hausnarketa egin eta gizarteari aukera berriak emateko asmoarekin jaio da Goiener kooperatiba. Energia berriztagarriak merkaturatzea eta sortzea du helburu nagusi. Goiener energia berriztagarria sortzeko eta merkaturatzeko helburuarekin jaiotako kooperatiba da. Goierrin sortu da ideia, denborarekin gorpuztuz dihoana. Lehenengo pausoak ematen baino ez da hasi, baina etorkizunari baikortasunez begiratzen dio enpresaren arima den Joanes Maizak. Gizarteak energia kontsumoaren kultura errotik aldatu behar duela uste dute proiektu honetan sinisten dutenek, eta horretara datoz. Etorkizuna kolore berdez margotuta irudikatzen dute. Kooperatiba momentuz, 32 bazkidek osatzen dute, arlo ezberdinetan aritzen diren profesionalak eta goi mailako teknikariak dira. Horietatik erdia baino gehiago goierritarrak. «Irabazi asmorik gabeko enpresa da gurea», azaldu du Maizak, energia berriztagarrien bitartez, «ekonomia lokala eta sozialagoa bultzatzeko helburua duena». Energia berriztagarria sortzeko iturriak ezberdinak izan daitezke: eguzki plakak edo ur saltoak argindarra sortzeko, aerosorgailuak, biomasaz baliatuta beroa sortzeko edo biogasa, hondakinetatik sortutako gasa argindar bihurtzeko, adibidez. Dena den, oraingoz Goienerren helbururik behinena, bazkideei energia berriztagarria erraztea da. «Gure kooperatibak merkatu elektrikoan ziurtagiri berdea duen energia berdea erosiko du, ondoren kontsumitzaileei saltzeko». Horretarako, telefonia mugikorrean aurretik gertatu den bezala, jada badauden azpiegitura elektrikoak baliatuko dituzte, energia erosleen etxeetara helarazteko. Momentuz, bazkideen artean probak egingo dituzte, energia behar den moduan [...]