Amiantoaren eraginez hildako bi lankide gogoratuko dituzte bihar CAFen
Amiantoak eragindako heriotzak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Beasaingo CAF enpresan. Gaitz horren ondorioz, duela gutxi hil den Jose Garcia langile erretiratua eta 2010ean hil bazen ere, diagnosia orain egin dioten Juan Urdangarin ...
Amiantoak eragindako heriotzak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Beasaingo CAF enpresan. Gaitz horren ondorioz, duela gutxi hil den Jose Garcia langile erretiratua eta 2010ean hil bazen ere, diagnosia orain egin dioten Juan Urdangarin lankidea gogoratuko dituzte.
Sindikatuek emandako datuen arabera, dagoeneko 57 dira amiantoaren ondorioz hil diren CAFeko langileak; horietako 23 dira Beasainen lan egindakoak. Administrazioak diru laguntzak emateko garaian jartzen dituen oztopoak ere salatu nahi dituzte.
Bilkura amiantoaren biktimen omenez egindako eskulturaren parean izango da, bihar, 10:00etatik 11:00etara bitartean.