Antzerki saio hirukoitza Ataunen, larunbatean
Ataunen antzerkiari eskainitako Antzeztaun egitarauaren barruan, larunbatean, urriak 20, hiru antzezlan ikusteko modua izango da, egunean zehar. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle (gaztel...
Ataunen antzerkiari eskainitako Antzeztaun egitarauaren barruan, larunbatean, urriak 20, hiru antzezlan ikusteko modua izango da, egunean zehar. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle (gaztelaniaz), eta 18:00etan Herri Antzokian Sin remite (testurik gabe). Azken hori ikusteko sarrera 6 euro da. Azkenik, 22:00etan, Artadi elkartean, Jhon Ardilak De allá egingo du, gaztelaniaz.