Athleticen peña sortu da Seguran
Betidanik egon da Seguran Athletic-zale ugari. Urtarrilean San Mamesera antolatu zuten egun-pasan sortu zen herrian peña bat sortzearen asmoa. Irailean, taldetxo bat elkartu eta peña sortzeko pausoak eman ziren, Zorroztarri izenarekin erregistratuaz....
Betidanik egon da Seguran Athletic-zale ugari. Urtarrilean San Mamesera antolatu zuten egun-pasan sortu zen herrian peña bat sortzearen asmoa. Irailean, taldetxo bat elkartu eta peña sortzeko pausoak eman ziren, Zorroztarri izenarekin erregistratuaz. Pako Arrondo izango da peñako presidentea, Lurdes Kerejeta idazkaria eta Ion Garmendia diruzaina. Seguran, oraingoz, 100 herritar inguruk eman dute izena. Eskualdeko beste herrietako jendeari ere aukera zabaldu diete bazkide egiteko. Informazio gehiagorako eta harremanetarako: zorroztarritaldea@gmail.com