EH Bilduk independentzia eta herri ekimenak aldarrikatu ditu Beasainen
EH Bildu koalizioak, eskualde mailako kanpainako ekitaldia egin zuen asteartean, Beasainen. Bertan, Rebeka Ubera eta Pello Urizar EH Bilduko ordezkariek parte hartu zuten, Gipuzkoako zerrendako hautagaiekin batera. Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi beasaindarren bina bertsorekin hasi zen ekitaldia. Idoia Baztarrikaren aurkezpenaren ondotik, Rebeka Uberak hartu zuen hitza. «Goierri Gipuzkoako langileriaren bihotza» dela azaldu zuen, eta eskualdean martxan jarritako hainbat ekimen azpimarratu zituen, hala nola, autodeterminazio eskubidea lau haizetara zabaldu duen Nazioen Mundua herri ekimena, edota AHTren eta Tentsio handiko linearen aurka sortutako mugimenduak. Zentzu horretan, «herri ekimena eta desberdinen arteko elkarlana» bezalako baloreak defendatu zituen, «azken finean hori baita herrigintza; politika egiteko beste modu bat, herri ekimenak eta erakundeak uztartuz». Eskoziako eredua hizpide Europara begira hasi zuen hitzaldia Pello Urizarrek, handik «azken aldian askatasunaren eta independentziaren haize freskoa» datorrela esanez. Eskoziaren eta Euskal Herriaren artean dagoen alderik nabarmenena, estatuaren jarreran dagoela azaldu zuen; «zoritxarrez guri ez zaigu tokatu horrelako oinarri demokratikoak dituen gobernurik; zoritxarrez guri oso bestelako gobernua tokatu zaigu sufritzea»; hala, Espainiako eta Frantziako gobenuek, «inposaketan oinarritutako eredua» ezartzen dutela salatu zuen. Horren aurrean, erabakitzeko eskubidearen defentsa egin zuen Urizarrek. Hala, EH Bilduk «Espainiakoaren oso ezberdina den eredu bat, pertsonengan eta parte hartzean oinarritutako eredua» proposatzen duela azaldu zuen [...]
EH Bildu koalizioak, eskualde mailako kanpainako ekitaldia egin zuen asteartean, Beasainen. Bertan, Rebeka Ubera eta Pello Urizar EH Bilduko ordezkariek parte hartu zuten, Gipuzkoako zerrendako hautagaiekin batera.
Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi beasaindarren bina bertsorekin hasi zen ekitaldia. Idoia Baztarrikaren aurkezpenaren ondotik, Rebeka Uberak hartu zuen hitza. «Goierri Gipuzkoako langileriaren bihotza» dela azaldu zuen, eta eskualdean martxan jarritako hainbat ekimen azpimarratu zituen, hala nola, autodeterminazio eskubidea lau haizetara zabaldu duen Nazioen Mundua herri ekimena, edota AHTren eta Tentsio handiko linearen aurka sortutako mugimenduak. Zentzu horretan, «herri ekimena eta desberdinen arteko elkarlana» bezalako baloreak defendatu zituen, «azken finean hori baita herrigintza; politika egiteko beste modu bat, herri ekimenak eta erakundeak uztartuz».
Eskoziako eredua hizpide
Europara begira hasi zuen hitzaldia Pello Urizarrek, handik «azken aldian askatasunaren eta independentziaren haize freskoa» datorrela esanez. Eskoziaren eta Euskal Herriaren artean dagoen alderik nabarmenena, estatuaren jarreran dagoela azaldu zuen; «zoritxarrez guri ez zaigu tokatu horrelako oinarri demokratikoak dituen gobernurik; zoritxarrez guri oso bestelako gobernua tokatu zaigu sufritzea»; hala, Espainiako eta Frantziako gobenuek, «inposaketan oinarritutako eredua» ezartzen dutela salatu zuen. Horren aurrean, erabakitzeko eskubidearen defentsa egin zuen Urizarrek. Hala, EH Bilduk «Espainiakoaren oso ezberdina den eredu bat, pertsonengan eta parte hartzean oinarritutako eredua» proposatzen duela azaldu zuen Urizarrek.