Legorretako lehiaketako pintura lanak tabernetan daude ikusgai
Legorretako III. Pintura Lehiaketara aurkeztu dituzten margo lanak herriko tabernetan zintzilikatu dituzte. Aurreko astetik, herritarrek gustukoenari botoa eman ahalko diote, lehiaketan bi epaimahai daudelako, profesionalenaz aparte. Herritarrek bi sar...
Legorretako III. Pintura Lehiaketara aurkeztu dituzten margo lanak herriko tabernetan zintzilikatu dituzte. Aurreko astetik, herritarrek gustukoenari botoa eman ahalko diote, lehiaketan bi epaimahai daudelako, profesionalenaz aparte. Herritarrek bi sari izendatuko dituzte, bozketa herrikoian. Lehiaketako sari emate ekitaldia larunbatean 19:30ean izango da. Margo lanak, aldiz, tabernetan urriaren 30era arte egongo dira