Mahai informatiboak jarriko dituzte gaur, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko egunaren testuinguruan
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da urriaren 19a. Egun hori baliatuz, Katxalin elkarteak, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak mahai informatibo batzuk jarriko dituzte gaur Ordizian. Urteroko diru eskea egiteko ...
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da urriaren 19a. Egun hori baliatuz, Katxalin elkarteak, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak mahai informatibo batzuk jarriko dituzte gaur Ordizian. Urteroko diru eskea egiteko ere baliatuko dute ekimena. Lortutko dirua bularreko minbiziaren inguruko ikerketarako eta elkartearen funtzionamendurako izango da.
Katxalin elkarteak 25 urte bete ditu aurten. 1987an sortu zen buularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko helburuz. Egun 650 kide biltzen ditu elkarteak.